asteazkena, urria 07, 2020

Leizarraga (1571): "...orena ceinetan..."

Atzoko sarreran komentatzen genuen nóla, adibidez Leizarraga-k, erabiltzen duén "bait-" subordinatzaile hutsa xedé eman zenbait perpaus erlatibo restriktibo:

Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eginen baituqueite. [Leizarraga]

edo:

Halaber erran ciecén discipuluey: Ethorriren dirade egunac desiraturen baituçue guiçonaren Semearen egunetaric baten ikhustera, eta ezpaituçue ikhussiren. [Leizarraga]

Beste batzutan, ordea, dú ematen anafora ere:

Hauc dirade miratzen dituçuenac? Ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.  

Ecen huná, ethorriren dirade egunac ceinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilac, eta engendratu eztuten sabelac, eta eredosqui eztuten ugatzac. 

Ezteçaçuela mirets haur, ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.

Denak ere, berdin restriktibo. [1041] [>>>]

Etiketak: , ,

11 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

ceinétan plurala da,
ceinetan mugagabea.
Lehen casuan ceinétan erabili ahal çuen. Errata bat dateque. Dena dela, concordancia ez da obligatorioa.
ceinetan: en que
ceinétan: en los/las que
ceinean: en el/la que
Adeitassunez

asteazkena, urria 07, 2020 9:48:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Azquen adibidean ceinean ere erabili ahal çuqueen.

asteazkena, urria 07, 2020 9:50:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Aurrecaria persona(c) badira:
ceinetan: en quien(es)

Huna ene Seme maitea ceinetan
hartzen baitut neure atseguin ona.

asteazkena, urria 07, 2020 10:00:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Orduan gendeac ilki citecen eguin içan cenaren ikustera, eta ethor citecen Iesusgana, eta eriden ceçaten guiçona ceinetaric deabruac ilki içan baitziraden, veztitua, eta cençatua,
iarriric cegoela Iesusen oinetara: eta ici citecen.

ceinetaric: de quien

cein ez da bethiere cual, baina que edo quien ere bai

asteazkena, urria 07, 2020 10:23:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Y salieron a ver lo que había sucedido; y vinieron a Jesús, y hallaron al hombre de quien habían salido los demonios, sentado a los pies de Jesús, vestido, y en su cabal juicio; y tuvieron miedo.

S. Lucas 8:35 RVR1960
https://bible.com/bible/149/luk.8.35.RVR1960

asteazkena, urria 07, 2020 10:28:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Ezteçaçuela mirets haur, ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.

orena ceinetan: la hora en que
orena noiz: la hora cuando

asteazkena, urria 07, 2020 11:00:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Batueraz ez da ongui iracasten ZEIN / ZEINA / ZEINAK relativoa.
Ez da bakarric el/la/lo(s) cual(es). Nehola ere ez.
Argui dago ez dutela ongui aztertu nahi ukan. Ez çaie interessatzen valiabide practico hau.

asteazkena, urria 07, 2020 11:04:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Eta erran ciecen Iesusec, Ezconduaren gamberaco gendéc doluric ekar ahal dirote, ezcondua hequin deno? Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua eta orduan barur eguinen baituqueite.

Iruzquina hurrengoan

MATEO 9:15 BHNT
https://bible.com/bible/25/mat.9.15.BHNT

asteazkena, urria 07, 2020 11:15:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

ethorriren dirade egunac (ceinetan) edequiren baitzaye ezcondua

ceinetan horrequin:
vendrán los días en que les será quitado el esposo

ceinetan hori gabe:

vendrán los días que les será quitado el esposo

Erraça.

asteazkena, urria 07, 2020 11:21:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

Erran mesedez lagunen bati hau euscaraz ipinceco:

vendrán los días que les será quitado el novio

edo hobequi eta erraçago

vendrán los días que se les quitará el novio

Baietz içan honen ancecoac:

etorrico dira egunak kenduko zaiela senargaia

edo

senargaia kenduko zaien egunak etorriko dira

zaien horren ordez zaizkien edo incluso zaizkion escappatuco çaiqueo baten bati

asteazkena, urria 07, 2020 11:34:00 AM  
Blogger Gilen said...

Leizarragak ere sekulako atzerakargak sortzen ditu batzuetan, baina erraz konpon daitezke berak utzi dizkigun baliabideekin:

Cependant ie prie Dieu, Madame, qu’il vous maintienne longuement pour se seruir de vous à sa gloire, & au salut de vos poures suiets, vous gouuernant en toutes choses par son sainct Esprit, auec Monsieur & Madame vos heureux enfans.

Hambatequin Iaincoari othoitz eguiten draucat, Andreá, nahi çaituen othoi bere Spiritu sainduaz bethi illuminatzen çaituelaric, çure dohain-onetaco haour Iaun Andrequin batean, bere gloriaren auançamendutan eta çure suietten edificationetan luçaqui conseruatu.

Hainbatekin Jainkoari otoitz egiten diot, Andrea, nahi zaituen otoi luzaki konservatu bere gloriaren abanzamendutan eta zure sujeten edifikaziotan, beti iluminatzen zaituelarik bere Espiritu sainduaz, zure dohain onetako haur Jaun-Andreekin batean.

osteguna, urria 08, 2020 5:04:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home