Esan nahi baita ze 1. eta 2. personako sujetuak jada agertzen dira integratuak an adizkia, emanez askotan SVO ordena inplizitu bat
Ari gara gainetik aztertzen zéin izaten den sujetu-posizioa an Ojibwa, eta bide batez, zéin izaten den hizkuntza amerikar horren hitz-ordena arrén baloratu bere erlazioa kin informazio berria edo zaharra. Horrela ikusi dugu nóla Ojibwaren adizkiak eramaten dituztén referentziak ki esladiko parte-hartzaileak, eta bereziki ki sujetua eta objetua (an aditz transitiboak). Bide horretatik, Valentine-k dio (2001:529-530):
The simplest way to identify participants is INFLECTIONALLY, that is, by means of combinations of prefixes and suffixes on verbs, without any independent nominal expression. This is the normal means of introducing first and second persons, singular or plural, as mentioned above, whose reference is determined or understood from the conversational context ... [Valentine, 2001:529]
Esan nahi baita ze, 1. eta 2. personetan, ez da behar izaten geroko edo aurreko sujetu independenterik, zeren aditzean ematen baita persona horien referentzia (kontextualki argia) (gehienetan an aditz-haisera). Eta 3. personak ere hór daude, baina kasu horretan askoz gehiagotan behar izaten dá emátea 3. persona horren eduki zehatzagoa.
Alde horretatik, goragoko adibideetan ikusten dugu nóla 1. eta 2. personetako sujetuak agertzen dirén integraturik an aditza, eta nóla 3. personako objetuak zehazten dirén ostén aditzaren, emanez, askotan SVO ordena inplizitu bat (inplizitua zeren sujetuak ez dira elementu independenteak). [1694] [>>>]Etiketak: Ojibwa
1 Comments:
nindakusan NI HARK
forma luzetik forma laburrok datoz:
nenkusan NI HARK edo NIK HURA
eta
nekusan NIK HURA
Adeitsuki
Argitaratu iruzkina
<< Home