Zerbitzari: "Arazo hori konpontzeko, Rubio jaunak proposatzen du tilde desgaldegaigarri batez markatzea Iparraldeko erabilera,..."
Gaur aterako gara ti gure aurreko ildoa arrén ekarri hona ondorengo komentarioa ganik Zerbitzari (an Erramun Gerrikagoitia-ren blogá deitzen Referentziak), zeintan, erantzunez preseski i Erramun bera, Zerbitzari mintzo da burúz arazoa on nóla bereiztu (eta interpretatu, eta intonatu...) galdegaia an esaldi idatziak non ordena ez den SOV, baizik SVO (ikus hemen):
Proposatzen duzu esaldi honen ordez:
"Hamasek Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena onartu du"
beste hau idaztea:"Hamasek onartu du Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena".
Konponbide horrek arazo berri bat sortzen du, ordea, gure tradizio sintaktiko bikoitzaren dikotomiatik heldu dena (Iparralde/Hegoalde, edo, nahiago baduzu, Sortalde/Sartalde). Labur azalduko dut.
Hegoaldetarren ohiko erabileran, ahozkoan nola idatzian, aditzaren aurrean doana maiz hartzen da galdegaitzat:Nork onartu du su-eten proposamena? > "Hamasek onartu du su-etena"
Iparraldean, aldiz, aditzarekiko posizioak ez du baitezpada determinatzen esanahia, halako maneraz non Iparraldeko tradizioan posible ezeze usaiako ere baden antolamendu hau:Zer egin du Hamasek? > "Hamasek onartu du su-etena"
Erabilera edo ohidura sintaktiko bi horiek (Iparraldekoak eta Hegoaldekoak) elkarrekin talka egiten dute, inkonpatibleak dira, eta irakurleak ez badaki aldi bakoitzean zein paradigmatan kokatu behar duen bere burua esaldia xuxen dekodetzeko, zure proposamenari adiera bat edo beste bat eman diezaioke: 1) Hamasek onartu du baina enparauek ez dute onartu vs. 2) Hamasek egin duena izan da onartzea...
Ataka hori arazo gogor bat da euskal sintaxian, baina bakan edo inoiz ez da aipatzen, ez baita harrigarri jakinik zeinen abila den euskal intelligentsia linguistikoa ezikusi egiteko aflijitzen gaituzten gaitz handienei.
Arazo hori konpontzeko, Rubio jaunak proposatzen du tilde desgaldegaigarri batez markatzea Iparraldeko erabilera, eta, zure adibidera itzuliz, honela izkribatzea:"Hamasek onartu dú Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena."
zeinarekin abisatzen zaio irakurleari "Hamasek" hitza, esaldi horretan, ez dela galdegaia.
Ikusten duzunez, Erramun, gutxien uste den tokian konponbide bati arazo berri batek darraio.
Patu tristea gurea, alafedea.
Zerbitzari.
Horrá hari osoa:
Bai, sartzeke an diferentziak artén Iparraldeko eta Hegoaldeko usadioak respektu galdegai mintzatuak edo idatziak, egia da ze, hizkuntzaren garabidean, guztiz beharrezkoa da ze, hala mintzatuan nola idatzian ere, onar daitezen ordena progresiboak (enfatikoak edo neutroak), non esaldiaren parte rhematikoena, berriena, zehatzena (galdegaia izan ala ez) kokatzen den an bukaera on esaldia.
Zeren aipatu da ze halako SVO ordenak onartzeko arazo bat izan ahal da ze idatzian batzuetan orden ahoriek izan ahal dira interpretatiboki anbiguoak, eta gauza da ze horren soluziobidea izan ahal dá hain sinplea nola tilde bat erabiltzea noiz uste baitugu egoki finéz seinalatu norabide rhematikoa (delarik galdegaia edo bestelako elementuren bat zein den rhematikoagoa zein hitz azentuatua: horrela ere ondo ezberdin daitezke erabilera prepositiboak eta postpositiboak).
Horretaz mintzo izan dá Juan Garzia, nok aipatu baititú zenbait aukera azentual desgaldegaigarri (horien artean goragoko azentu akutua), nahiz ez duén aldeztu azentu horren erabilera. Guk azentu horren erabilera hedatu dugu ki egoerak non ondorengoa ez den galdegaia (baizik sinpleki informazio rhematikoagoa baina neutroa) edota ki egoerak non ezberdindu behar dirén erabilera prepositiboak (osagarri rhematikoagoa aurrerantza) eta postpositiboak (osagarri rhematikoagoa atzerantza), eta deitu diogu azentu diskursiboa edo progresiboa, baina, finean Juan Garzia-ren soluziobidea da, nahiz, diogunez, berak ez duén aldeztu azentu horren erabilera.
Guk, ordea, guztiz aldezten dugu ordena/azentu horren erabilera (noiz ikusi egoki), zeinekin euskara idatziak (eta berarekin mintzatuak ere) eginen zuén aurrerako salto ondo relevante bat. [2360] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home