asteartea, ekaina 11, 2024

Foku hanpatuak ez dira berez exhaustiboak (adibidean: halako fosil zaharrak jaso dituzte, eta duda handirik gabe, berriagoak ere bai)

Amaitzen genuén atzo galdétuz:

Iritzi ezberdinak egon ahal dira, ikusten denez, baina zéinek dauka, gure uste apalez, arrazoia? (edo, nahiago bada, arrazoi gehiago?). Edo, bestela galdetuta: Informazio fokal hanpatu hori exhaustiboa izan behar al da? Bihar gure erantzuna.

Tituluan eman dugu jada gure erantzuna, alegia ze foku hanpatuak (galdegaiak) ez dira berez exhaustiboak, ez dira zértan izan exhaustiboak (nahiz kontextu zehatzetan izan ahal dirén exhaustiboak).

Titular batekin ari garelarik, ikus daigun ondoko adibidea ti Berria-ren estilo liburua, non esaldi/titular hau:

Nazioarteko adituek duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte Ozeano Artikoan.
ordezkatuko da kin:

Duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte nazioarteko adituek Ozeano Artikoan.
Ordezkapen horretaz, bi komentario:

1.: Lehenengo esaldia, hots:

Nazioarteko adituek duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte Ozeano Artikoan.

titular modura, preferentzialki interpretatu beharko litzaké nola esaldi neutro bat (SOV ordena neutroa non geroko sintagma inesiboak ez du neutralizatzen interpretazio neutro hori), halan ze ez legoke galdegairik, informazio guztia izanen litzaké berria, rhematikoa, eta ez legoke elementu bereziki hanpaturik. Aitzitik, bigarren esaldi/titularrean agertzen zaigú ordena argiki ez-neutro bat, kin sujetua atzén aditza:

Duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte nazioarteko adituek Ozeano Artikoan.

non izanen genuké elementu sintaktikoki eta prosodikoki hanpatu bat (galdegaia), halan ze goragoko bi esaldi horiek ez dira pragmatikoki ordezkagarriak. Alegia, esangura bera dute (bádira semantikoki ordezkagarriak), baina enfasi ezberdinak dituzte (ez dira pragmatikoki ordezkagarriak). Esan nahi baita ze, printzipioz (interpretazio neutroan), Berria-k egindako ordezkapen hori ez litzake bideragarria (soilik izanen litzaké bideragarria baldin lehenengo esaldiko fokua hanpatutzat joko bagenu, eta esan dugunez, ez litzake horrela izan behar preferentzialki: ikus horretaz biharko sarrera).

2.: Bigarren komentarioa, eta gaur bereziki dagokiguna, dá ze bigarren esaldi/titularreko foku hanpatua ez da exhaustiboa, ez dugu interpretatu behar nola exhaustiboa (kontextu horretan, bederen):

Duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte nazioarteko adituek Ozeano Artikoan.
Bai, halako fosil zaharrak jaso dituzte, eta duda handirik gabe, berriagoak ere bai, eta akaso besterik ere. Foku hanpatuak ez dira berez exhaustiboak. [2386] [>>>]