asteazkena, ekaina 05, 2024

Euskaltzaindiak ez du onartzen "objetu mailako foku neutroa", baizik soilik "objetu mailako foku markatua, hanpatua, galdegaia"

Atzoko sarreran genioenez, 2021eko gramatikan (berdin nola an EGLU) Euskaltzaindia-k ez du onartzen "objetu mailako foku neutroa". halan ze "objetu mailako fokuak" derrigor izan behar dirĂ¡ hanpatuak, enfatikoak, galdegaiak:

Hirugarren interpretazioan, ordea, nora joan dira? zati galderaren erantzuntzat hartuko genukeenean, osagai bat nabarmentzen dugu informazio egituran. Izan ere, zati galderetan beti izaten da aurresuposizio bat, aldez aurretik dakigun zerbait (gure lagunak norabait joan dira) eta ezagutzen ez dugun elementuren bat (NORA joan diren, zehazki); azken honetaz egiten da galdera, hain zuzen ere. Horixe da informazio egituran nabarmentzen dugun osagaia. Galdegai deitzen zaio euskaraz osagai horri (foku nazioartean). [Euskaltzaindia, "Euskararen Gramatika", 2021:1867-1868]

Euskaltzaindia-k ez du onartzen "objetu mailako foku neutroa", baizik soilik "objetu mailako foku markatua, hanpatua, galdegaia". [2380] [>>>]