Patxi Goenaga (1980): "..., hemen [esaldi osoki rhematikoetan] galdegai kontu horrek ez luke lekurik izango, ez baitio perpaus horrek inolako galderari erantzuten."
Amaitzen genuén atzoko sarrera esánez ze:
...halako esaldi osoki informatiboen ordena neutro hori ez dagoela (ez zegoela) hain argi nola Juan Garzia-k esaten digun, eta ikusi beharko litzatekela puntu hori, alegia ondo aztertu. Bai, ondo aztertu behar da puntu hori, berdin nola ondo aztertu behar den zéin ordenazio dén potenteagoa arrén jaso informazio gehiago an modu artikulatuagoa, efizienteagoa. efektiboagoa eta... liteken neutroena.Bai, halako esaldietan ez da tipikoki foku enfatikorik (nahizta egon liteken) halan ze kasu orokor horretan agertzen dá azentu neutroa gain objetua, zein ez den galdegaia, baizik halako ustezko galdegai horietako bat zein Euskaltzaindia-k aipatzen zuen an bere 2011ko "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" (Jagon Saila - Corpus Batzordea), non, gogoratzen dugunez, zioen ze (ikus adibidez sarrera hau):
Berez, ez galdegaiak eta ez ustezko galdegaiak dute toki jakinik esaldiaren baitan.
Azentuak markatzen du galdegaia, eta ez esaldiaren baitako kokapenak.[Euskaltzaindia, 2011:53]
Justuki horrexegatik (ustezko galdegai horiek ez dutela leku jakinik an esaldia) ez dago argi zéin den euren lekua:
Perpaus osoa da rema, informazio berria alegia. Eta kasu honetan ikusi egin beharko litzateke zein den perpausean agertzen diren elementuei dagokien ordenarik zuzenena. Izan ere, hemen [rhema osoko esaldietan] galdegai kontu horrek ez luke lekurik izango, ez baitio perpaus horrek inolako galderari erantzuten. [Goenaga 1980:206]Esan nahi baita ze ez dago argi zéin den esaldi horien ordena zeren ustezko galdegai (azentu neutroa) horien lekua ez dago finkaturik, zeren ez dute leku jakinik, zeren halako objetu neutroak koka daitezke neutroki (ordena eta prosodia neutroa) hala aditz-aurrean nola ere aditz-ostean, hala preverbalki nola ere postverbalki, zeren SVO ere báda ordena neutroa (batera kin SOV). [2405] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home