Zinez, ez dago ulertzerik nóla esan liteken ze hizkuntza partikularrak ez dira teknologia
Gogoratzen genituén atzo Laka-ren hitz hauek ("Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza", 2020-2021), eta egiten genituén zenbait komentario gain hitz horiek:
... askotan jendeak uste du hizkuntza, nolabait, bueno, beharbada jendeak ez du sakon pentsatzen hontaz eta sakon pentsatzen ezbaduzu oso erreza da pentsatzea hizkuntza dala hor kanpoan dagoen zerbait, hiztunok erabili egiten duguna, lanabes bat erabiltzen dugun bezela,...
... orduan egiazko hizkuntza non dago? Gure gorputzean. Hori da argi euki behar den lehenengo gauza eta jakin behar baduzue,... ni hizkuntzalari bihurtu ninduen txinparta, burmuinean pizten den sua, izan zen Chomsky izeneko hizkuntzalari bati irakurri nion hizkuntza gure buruetan zegoela eta psikologiaren alor bat zela, gaur egun tontakeria ematen du hori esateak, baina guk jaso genduen irakaskuntzan eta iruditzen zait oraindik egiten den irakaskuntzan, uste dut oraindik jendeak ez duela hau guztiz barneratua, eta hori da hona ekarri nahi dizuedan lehenengo gauza: hizkuntza gure gorputzean dagoela. ["Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza", 2020-2021]
argi utziz ze Laka-ren ikuspegitik hizkuntza ez da teknologia, baizik psikologia. Gainera, gehitzen dú:
... gaur egun tontakeria ematen du hori esateak,... ["Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza", 2020-2021]bilátuz ridikulizazioa on interpretazio teknologikoa. Guri argi iruditzen zaigu ze Laka-k behin da berriro nahasten ditú gaitasun biologiko-psikologikoak (mintzamena, mintzatzeko gaitasuna) eta erreminta teknologikoa (mintzaira, mintzatzeko teknologia).
Zinez, ez dago ulertzerik nóla esan liteken ze hizkuntza partikularrak ez dira teknologia, ondo ezberdinduz, alde batetik gaitasun kognitiboak. eta bestetik erreminta teknologikoak. Holakorik soilik esan ahal da egínez eta erábiliz hitz-joko anbiguoak bezain nahasgarriak, nondik soilik etor litekén desulermena (halako ikerlariek sortzen dutena), zein gaur egun jada (eta halabeharrez) bihurtzen ari dén desulermen kontzientea, irresponsablea eta iruzurtia. [2725]


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home