ostirala, abuztua 08, 2025

Adizki potentzial eta subjuntibo tripersonaletan konkordantzia plurarik ez egitea oso-oso gomendatua egon beharko litzake, eta "egin" laguntzailea aukeran

Atzoko sarreraren harian, gogora daigu gaur beste hau:

Atzo komentatzen genuén Txopi-k planteatutako aukera ki emán adizki guztiak an euren versio singularra, alegia, gabén objektu-konkordantzia plurala (jakina, noiz ere egoki den). Puntu horretaz, Xabier Amuriza-k hauxe zioen an bere "Zazpi ebidentzia birjaiotzarako" (2012:181):

Hortxe: euskaldun asko eta eskualde bat baino gehiago dira oso aspalditik, erdararik ia inork ez zekienetik, esaten datozenak: emon daigun eskerrak Jaungoikoari; babak egosita jan dot; emoiok goraintziak neure partez, eta abar eta abar.

Gure ikuspegitik, adizki potentzial eta subjuntibo tripersonaletan konkordantzia plurarik ez egitea oso-oso gomendatua egon beharko litzake, halan-ze izan beharko litzaké defektuzko aukera. Bestelako adizki potentzial eta subjuntibo transitiboetan gomendagarria ere izan beharko litzake, Eta, dudagabe, "egin" laguntzailea aukeran ere, eta bere barruan forma labur eta sinpleenak. Sinpleagoa eta integratiboagoa.

Indikatiboan ere aukeran egon beharko litzake ez erabiltzea konkordantzia plurala noiz hiztunak ikusi egoki. Horretaz gain, kasu batzuetan joan beharko lirake eskaintzen aukera labur eta sinpleak nola hori proposatua an #2807, non genioen hau:

Baina konkordantzia datibo hori egin nahi bada, eskaini ahal dirá aukera labur eta sinpleak nola dirén:

jat / jatan (sg/pl)

jatzu / jatzun (sg/pl)

jako  / jakon (sg/pl)

jaku / jakun (sg/pl)

jatzue / jatzuen (sg/pl)

jake / jaken (sg/pl)

Bai, aukera hori (edo antzeko bat) eskaini beharko litzake. Báda alderik hala an silaba-kopurua nola ere an silaba horien zailtasuna. Eta gainera da gehio integratiboa dialektalki!
Berriro ere diogu: sinpleagoa eta integratiboagoa. Eta, jakina, oraingo adizki estandarrak ere hor egonen dira, berdin eskura. [2809] [>>>]

2 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Ni ez nator bat.
Euskaltzaindiaren adizki falsifikatuen ordez egiazkoak erabili eta kitto:

diezazkiogun > dietzogun
diezazkiegun > dietzegun

diezazkiokegu > dietzakeogu
diezazkiekegu > dietzakeegu

Baiki!

ostirala, abuztua 08, 2025 6:28:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

dietzokegu eta dietzekegu ere onar litezke.

larunbata, abuztua 09, 2025 9:45:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home