asteartea, iraila 09, 2025

zen (1 silaba) ↔ zatekeen (4 silaba), nintzen (2 silaba) ↔ nintzatekeen (5 silaba) // zen (1 silaba) ↔ litzateke (4 silaba), nintzen (2 silaba) ↔ nintzateke (4 silaba)

Ikusten genuen atzo nóla Euskaltzaindia-k ematen zituén honako adibideok gain erabilera on iraganaldia ordéz potentzial irreala an iraganeko baldintzak:

  • Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen/etorriko zatekeen
  • Abisatu (izan) balidate joango nintzen/nintzatekeen bilerara.

eta beste hauek adíbidetuz erabilera on iraganaldia ordéz potentzial hipotetiko futuroa:

  • *Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara).
  • *Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke).
  • *Gustatuko zitzaidan bihar sagardotegian txuleta jatea! (> Gustatuko litzaidake bihar sagardotegian txuleta jatea).
  • *Gonbidatuko banindute gustura joango nintzen bilerara (> Gonbidatuko banindute, gustura joango nintzateke bilerara).

Nabari dugu ze lehen bi adibideetan explizituki agertzen da baldintza, horrela argiki geldituz iraganeko kontextu hipotetikoa, bitartean-eta bigarren ataleko lehen hiru adibideetan ez da explizitatzen baldintza, halan-ze kontextua (iraganekoa ala ez-iraganekoa, hipotetikoa ala ez) beste nonbaitetik atera beharko da (elkarrizketa batean argi egoten da). Lau adibide horietako azkenengoan, ordea, berriro ematen da explizituki baldintza, eta kontextua (hipotetiko futuroa) argi gelditzen da

Atzokoa, bestalde, honela amaitzen genuen:

Ez batean ez bestean ez dugu ikusten gaztelaniaren eragina (izan ere, gaztelaniaz bietan potentziala erabiltzen da, eta ez iragana), eta bai ikusten dugu euskararen barruko joera bat bilátuz... aditz sinpleagoak.

Bai, konpara daigun:

zen (1 silaba) ↔ zatekeen (4 silaba)  

nintzen (2 silaba) ↔ nintzatekeen (5 silaba

zitzaidan (3 silaba) ↔ zitzaidakeen (5 silaba)

nuen (2 silaba) ↔ nukeen (3 silaba)

edota:

zen (1 silaba) ↔ litzateke (4 silaba)

nintzen (2 silaba) ↔ nintzateke (4 silaba)

nuen (2 silaba) ↔ nuke (2 silaba)

zitzaidan (3 silaba) ↔ litzaidake (4 silaba)

Orohar, diferentzia handiak izaten dira, eta handiagoak an irrealak zeinda an hipotetiko futuroak. Akaso horregatik lehenago hasiko ziren erabiltzen forma horiek an hipotetiko iraganekoak zeinda an hipotetiko futuroak. Badirudi ze gaude aurren euskararen barruko evoluzio bat bilátuz adizki sinpleagoak. [2841] [>>>]