ostirala, maiatza 08, 2026

“Honeek sagarrok ez dira onak erreteko. Des egiten dira. Total egiten dira des, des-des egin dira” (M. López-ek bildutako esapideak)

Herenegun amaitzen genuen esanez honako hau:

Gure hizpideko "aurka" jaio zén adverbio (itxura guztien arabera signífikatuz "aurrez-aurre"), bihurtu zén izen, eta baita postposizio ere, lehenago ze bihúrtu preposizio an esparrua on esku-pilotako iragarkiak signifikatuz aurkaritza (eta hortik, ondobidean, pasatu behar zén edozein esparrutara, plazara, mundura, antzera nola beste aukera prepositiboak ere), harik eta, ai!, euskal hizkuntzalariak hasi egiten euren deslana, dena desegiteko lana, dena des egiteko lana (hor aditza dá "des egin", banatua, non "des" bihurtu dén izena), justuki noiz euren hizkuntzalari-lana bihurtua zén... klavea. A ze istorio tristea!
non mintzo ginen burúz "des egin" aditz desintegratua, zatitua, zeintan "des" aurrizkiak hartu duén bizitza beregaina, antzera nola balitz adibidez "lo egin". Horretaz erabileraz jakin dugu zeren Manolo lagunak (urte askoan AEK-ko irakasle ibilia) aipatu digu esapide hori, Gizaburuagarrengan gertatua:

  • “Honeek sagarrok ez dira onak erreteko. Des egiten dira. Total egiten dira des, des-des egin dira” 

Ikus daigun Manolo-ren hitzak eurak (klikatu gain irudia ki ikusi hobeto):

edo, gauza bera blogean idatzita:

DES

Maite ditut hitz hibridoak, noiz eta ez diren antzu hibridotasun horregatik.

Pinpilinpausa. “Pausa” hitz mediterraneoari pinpilin gehituta, horra berba hegaldaria.

Ostarkua. “ost” mendebaldean- “ortzi” ekialdean- gehi “arkua”. Erromako zubia. Erromarako zubia. Ostadarra jo dugu.

Purismoa. “A” gehituta hibridotu eta geuretu; euskaldundu egin dugu. Purismokeriak kanpora! Datozela eleok trumilka daukagun baliabide (beste bat) asko!

Desegiten ikusi dudan hibrido bat dakarkizuet: Des egin. “Honeek sagarrok ez dira onak erreteko. Des egiten dira.” Hitzen arteko geraldi prosodikoan ezin sinestuta gelditu nintzen lehenengotan elementuok banatuta entzun arte: “Total egiten dira des. Edo des-des egin dira

Ber hiztunok desegin darabilte gura dutenean. “Desegin egingo jatsuz.” edo    Des egingo jatzuz

Bizkaiko Gizaburuagarrengan gertatua.

M. López

Hor dugu aurrizki bat, "des", zein hasi den erabiltzen solterik, nolabait esanda sintaktikoki reinterpretaturik, antzera nola adibidez "koi" atzizkia an zuberera (ikus #763), normaltasunez. [3082]