asteartea, apirila 28, 2026

Galduta gaude: "... mandrilekin lan egiten duten etologoek erakutsi dute, esperimentu eder batzuen bitartez, mandrilen ahaidetasun-sistemaren errepresentazioak errekurtsiboa izan behar duela derrigor,..." (Anaut, 2012)

Atzokoan ikusten genuén Dabid Anaut-en definizioa on rekursbitate linguistikoa, zeintaz Hauser/Chomsky/Fitch (2002) zúten hipotetizatzen honako hau (ikus #3068):

We hypothesize that FLN [Faculty of Language in the Narrow sense] only includes recursion and is the only uniquely human component of the faculty of language. [Hauser/Chomsky/Fitch, 2002]

Horren harira gaur ekarri nahi genuke Anaut-en beste pasarte hau an atzoko ber liburua ("Hizkuntzaren barrurako atea", 2012):

Bada, mandrilekin lan egiten duten etologoek erakutsi dute, esperimentu eder batzuen bitartez, mandrilen ahaidetasun-sistemaren errepresentazioak errekurtsiboa izan behar duela derrigor,... (...) Hala izatera, agian zenbait ideia berrikusi egin beharko lirateke. Sintaxiak duen errekurtsibotasuna sintaxiak soilik dauka gure gogo-jardueran, ala badira beste jarduera mental batzuk errekurtsibotasuna erakusten dutenak? [Anaut, 2012:59]

edota beste pasarte hau, zein den jarraiera on atzoko pasartea:

Esan dugun moduan, planteamendu honen arabera, errekurtsiorako gaitasun hori soilik hizkuntzazkoa eta soilik gizakiona izanen litzateke. Hauserrek berak, ordea, ñabarduraren bat egin izan dio baieztapen honi, eta esan izan du, arestitxoan aipatutako artikulu berean, balitekeela errekurtsioa, maila batean bederen, hizkuntzaz gainera musikan, matematikan eta ikusmenean ere agertzea. Hala izanez gero, argitu beharko litzateke horietara hizkuntzatik ekarrita iritsi den, alderantziz izan den, edota denek iturri beretik hartu duten. [Anaut, 2012:37]

Ikusi ahal denez, jada hasieratik bertatik duda handiak zeuden gain egiatasuna on hipotesi hori (errekurtsiorako gaitasun hori soilik hizkuntzazkoa eta soilik gizakiona), zeintaz honako hau komentatzen genuén an #3069:

Zinez ez dugu ulertzen zéin den interesa on halako hipotesiak an gure azterketa (the only uniquely human component) noiz ez dugun behar halako bakartasunik ki ulértu hizkuntzen funtzionamendua.
Galduta gaude, guztiz deszentraturik, iparra galduta. [3072]