Maguregi: "bada garaia ... eredu berriak sortzeko"
Atzo, bukatzean, komentazen genuen ondorengo hau:
Baina, zéin da benetako arazoa? Ez al ditu euskarak era guztietako baliabide postpositiboak? Ez al ditu euskarak baliabide postpositibo erlatibo, konparatibo...? Eta, orduan zergátik ez dira erabiltzen baliabide postpositibo horiek guztiak an ber intentsitatea nola gaztelaniaz edo frantsesez edo inglesez? Justuki zeren postpositibo izate horrek baldintzatzen baitú euren erabilera eta eraginkortasuna, hala baldintzatuz prosamoldea, eta bere diztira.
Eta sintaxi burulehenaren eraginkortasun handiago hori (informazionala, expresiboa) respektu sintaxi buruazkena (kin efektu sotila eta iheskorra bezain sakona eta etengabekoa) ez da soilik ondo nabarmenki islatuko an praktika komunikatibo erlatiboki formalagoak, zeinetan Kepa Altonagak jartzen zuen atentzioa, baizik-ze baitare izanen duén oso eragin handia gáin praktika komunikatibo erlatiboki informalagoak. Hortxe zentratzen da ondorengo artikulua ti Zuriñe Maguregi, zein dén zuzendaria on Gaztezulo, titúlatzen "Euskarak molatzen du" (2017-6-7), kin ilustrazioa ti Ibai Etxarri. Horrá osorik:
Euskara hizkuntza aberatsa da, jatorri ezezagunekoa eta senidetasun gabea. Are gehiago, hizkuntzalariek diotenez, baliteke euskara Europako hizkuntzarik zaharrena izatea –ez da makala gero!–. Eta zer esan gure hizkuntzak sufritutako jazarpenaz... Eta hala ere, aurreikuspen guztien kontra, mendez mende bizirik irautea lortu izan du.
Hizkuntzaren batasun prozesuak euskaldunok indartsuago egin gintuen; azken batean, gauza ederra da itsasaldeko bizkaitar eta lapurtar batek liburu berdina irakurtzeko gai izatea. Horren atzean azken hamarkadetan erakunde, elkarte eta hedabideek egindako urratsen aztarna topa dezakegu gaur egun ere.
Hitz gutxitan: euskalduna izateak asko molatzen du –kakotxik gabe–.
Euskarak lortu duen maila altua da, kasik miresgarria. Hain garbia, hain egokia, hain jatorra, hain zuzena, hain zehatza... mailaren talaiatik etorkizunari begira, bertigoa sumatzen hasiak garela noiz edo noiz.
Eta tarteka, zuzentasunak itotzen gaituenean, erdara izaten da arnasgune. Baliabide falta agian, malgutasun beharra litekeena.
Euskararen ezagutza mailaren lerroa urdin kolorez goraka doan heinean, testuinguru informaletan ematen den erabilerarenak gorriz egiten du behera. Gazte –eta ez hain gazte- kuadrillek ez dira erabat eroso sentitzen milaka urteko hizkuntza adoratua zikinduko dutelakoan.
Euskara munduko hizkuntzen mapan kokatzeko egin diren esfortzuak ezinbestekoak izan badira ere, bada garaia lehengo arau sendoen gainean zirriborroak marrazten hasteko, hanka sartzeaz gozatzen hasteko eta eredu berriak sortzeko. Erdara galbide baino, aberasbide ote?
[339] [>>>]
Etiketak: efektuak, eraginkortasuna, garabideak, malgutasuna
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home