larunbata, martxoa 30, 2019

Galdera-erantzunen kontextu komunikatiboan, askotan agertzen dira aditz osteko fokuak

Adibide bat: 2007ko hitzaldi batean, Kirmen Uribe-k egiten zion bere buruari zeharkako galdera explizitu bat (...nón dauden, zér botatzen duten faltan...), zeini, gero, erantzuten zion:


Hauek dira hitzak:
KIRMEN URIBE: …orduan haiek… begira non dauden, zer botatzen duten faltan / ez? halako gizarte gogor batean, ekonomia gogor bat daukan gizarte batean, botatzen dute faltan natura, botatzen dute faltan ba herriko / mutiko bat, botatzen dute faltan ba um gizarte / kezkak / dituen / pertsona bat...  (Kirmen Uribe, 2007)
non dauzkagún ondorengo hiru aditz osteko galdegai:
  • ...botatzen dute faltan natura,...
  • ...botatzen dute faltan ba herriko / mutiko bat,...
  • ...botatzen dute faltan ba um gizarte / kezkak / dituen / pertsona bat...
Galdera explizituen kontextu komunikatiboan, askotan agertzen dira aditz osteko fokuak; galdera expliziturik ez deneanmaiz ere; eta zenbait kontextu komunikatibotan, nagusi dira, nahizta, jakina, horrek ez dun esan nahi ze kontextu horietan aditz aurreko fokuak zilegi ez direnik. [484] [>>>]

Etiketak: