astelehena, otsaila 22, 2021

Esan nahi baita ze ordena guztiak ez dira izanen berdin errazki prozesagarriak

Atzo saiatu ginen antzematen nóla gure sintaxilari generatibistak derivatuko luketén inglesezko esaldi hau: "Pat will charm snakes":


Hor agertzen zitzaigun IP (inflexio-sintagma, zeinen buruan egonen zén "will" auxiliarra (I inflexioa), eta zeinen ezkerreko espezifikatzailera igo beharko zén "Pat" izen-sintagma (NP) afinda jáso sujetutasun gramatikala. IP horren osagarria litzaké oinarrizko aditz-sintagma (VP), non geldituko lirakén aditz semantikoa (V, buruan) eta osagarria (NP), zein ez litzaken mugitu behar ki jaso bere osagarritasun grmatikala.

Antzera ere, teorizatzen dutenez, derivatuko litzake SOV ordena (nahizta, adibidez euskaraz, zenbait kasutan, objektua ere konkordatzen den kin inflexioa, eta akaso baten batek proposa lezaké osagarriaren gorantzako beste mugimendu bat afin, demagun, auxiliarraren [inflexioaren] konkordantzia [plurala] eta osagarriaren kasua [absolutiboa] gauza zitezen, bai eta gero beste edozein mugimendu afin béte ez dakigu zéin eskakizun semantiko edo sintaktiko edota beste edozein ordenazio finala). Edonola ere, galdetzen genuén:  

Baina, nóla heltzen dira aditza edo objetua ki posizio aurreratuagoak zein sujetua, nola an OSV, OVS, VSO edo VOS? Mugimendu gehiago beharko dira, eta prozesamendu-kostu gehigarri bat.

Jarraian dauzkagu mugimendu horiek deskribaturik ganik Laka (kontuan hartu behar da ze Laka-ren beheko "vP" sintagma hori da analogoa kin goragoko IP-a, halan ze, horren barruan, sujetua jada mugitu da ki espezifikatzailea on vP helbúruz eta bihúrtu sujetu (eta ergatiboa):

Baina, gauza dá: zéin dira, zehazki, mugimendu sintaktiko ezberdin horiek zeintaz mintzo den Laka? Ikus dezagun (an artikulua titúlatzen "Processing Derived Word Orders in Basque" ganik Erdozia, Laka eta Forrnells) zéin izanen ziren mugimendu sintaktiko horiek an SOV eta OSV ordenak:

eta baita an SVO eta OVS:

Ikusten denez:

  • SOV litzaké oinarrizko ordena chomskyarra, halatan ze ez luke sortuko batere desplazamenturik
  • OSV litzaké bigarren konplexuena zeren bere generazioak (kodifikatzeko edo deskodifikatzeko) eskatuko luké desplazamendu sintaktiko bat ("gizona" objetua pasatu behar dá "gorago" gain "emakumeak" sujetua).
  • SVO ordenak eskatuko lituzké bi desplazamendu sintaktiko: bai "emakumeak" sujetua, eta baita "ikusi du" aditza kokatu beharko ziren aurrén objetua, zein, kasu honetan, mantenduko zen an bere oinarrizko posizioa
  • OVS ordenak ere bi mugimendu beharko zituen zeren, orain, "gizona" objetua eta "ikusi du" aditza pasatuko zirén ki posizio aurreratuagoak. Gainera, kasu honetan objetu hori hiru posizio gorago amaituko da.
Teoria horren arabera presta geinké ondorengo rankina artén hitz-ordenak aráuz euren konplexitate sintaktikoa eta kostu konputazionala (chomskyarra: ikus adibidez sarrera hau):

SOV < OSV < SVO ≈ OVS

non SOV izanen litzaké gutxien konplexua, eta gutxien kostutsua konputazionalki, eta SVO egonen litzaké artén konplexuenak (eta beraz kostutsuenak) kin-eta OVS.

Eta antzerako mugimendu gehigarriak gertatu beharko lirake baldin abiapuntua balitz SVO, halan ze, kasu horretan SVO izanen litzaké ha ordena konputazionalki gutxien kostosoa.

Gauza da ze nola, oinarrizko estrukturan, sujetua doán aditz-osagarrien ezkerretara (ikus hemen), abiapuntua soilik izan ahal dirá SVO eta SOV, halan ze beste lau ordenak izanen dirá konputazionalki kostosoagoak (adibidez, goragokoan OVS ordena derivatzeko, irudiko bi mugumendu horiei gehitu behar zaie sujetuaren igoera ki vP-ko espezifikatzailea, halan ze, oinarrizko VP-ko hiru guneak "hutsik" gelditu dira: hor soilik gelditu dirá arrastoak).

Esan nahi baita ze ordena guztiak ez dira izanen berdin errazki prozesagarriak. [1179] [>>>]

Etiketak: , ,