osteguna, martxoa 24, 2022

Dudagabe!

Bittor Hidalgok zioén atzo:

Esan nahi luke horrek Leizarragarentzat-eta (eta euskararentzat eta euskaldunontzat) ez dagoela itxuraz 'galdegai legerik / ez leku finkorik', (...)?

Dudagabe! 

Puntu hori gogora daikegu an ondorengo hitzak te Euskaltzaindia (2011:53):

Berez, ez galdegaiak eta ez ustezko galdegaiak dute toki jakinik esaldiaren baitan.
Azentuak markatzen du galdegaia, eta ez esaldiaren baitako kokapenak.[Euskaltzaindia, 2011:53]

edo baita an gure sarrera titúlatzen:

Azkenik, gogora daikegu zér esaten genuen an gure sarrera hau gain Leizarraga:

Ioannes Leiçarragak 1571an zuen argitaratu galderantzun sorta bat, non, jakina, agertzen dira erantzun esplizitoak. Leiçarraga, azpimarra dezagun, dá aitzindari eta mugarri an euskal prosa nahiz soilik egin itzulpenak (berak eta bere lankideek, zeren badirudi neurri batean talde-lana izan zela itzulpen-sorta hura), hori bai: oso itzulpen zainduak, landuak eta arreta handiz eginak. Ikus Patxi Salaberri Muñoaren hitzetan:

Obrari gagozkiolarik, bereziki azpimarratu beharrekoa da, batetik, Leiçarragaren ardurapeko itzulpen edizioak ... oso zainduak, landuak eta arreta handiz eginak izan zirela, ... [Iraupena eta lekukotasuna, 61 or.]
Areago, lan horietan Beraskoitzeko apaizak eginen zuen proposamen linguistiko berri eta modernoa:
Oro har, bi maila bereizi behar dira itzultzaile-taldearen formula horretan: batetik, euskarari, hizkuntza bezala, proposamen linguistiko berri eta moderno bat eskaintzen diona eta, bidenabar, Leiçarragak berebiziko ekarpena egin zuela erakusten duena, ... [63 or.]
berdin nola gertatzen zen beste hizkuntzetan ere:
Eta egia da beste hizkuntzetan gertatutako peralelismoek hori baino ez dutela erakusten. Luteroren Bibliaren itzulpena, esate baterako, alemanera idatziaren funtsezko oinarri bilakatu zen eta behin betiko bultzada eskaini zien literatur hizkuntzaren finkapenari eta modernizatzeari. [61 or.]

Edonola den ere, eta gure aferari helduz, konproba dezagun nola Leiçarragak ez zuen izan arazorik ki erabili aditz-osteko fokuak, baita erantzun idatzietan ere:

[Ministrea] Orain, eçagutze horren sommarioa cein den, hireganic labursqui ençun nahi niquec.
[Haourra] Hura da Christino guciéc eguiten duten fedearen confessionean: cein communzqui ...
...
[M] Eta cer erran nahi da Iesus.
[H] Iesus erran nahi da hambat nola Saluatorea, ...
...
[M] Eta Sacrificadoregoa ceric da?
[H] Haur da Iaincoaren aitzinean presentatzeco officioa eta authoritatea, ...
...
[M] Gatocen orain hirurgarren partera.
[H[ Hura da Spiritu saindua baithan dugun sinhesteaz.
...
[M] Cer da Eliça catholicoa?
[H] Hura da, Iaincoac vicitze eternaleco ordenatu eta elegitu dituen fidelén compainiá.
...
[M] Cer da Penitentiá?
[H] Penitentiá da, gaizquiaz desplacer ukaitea eta unguiaren onhestea Iaincoaren berldurretic proceditzen dela ...
...
[M] Cer erran nahi da tentationea?
[H] Leku hunetan tentationea erran nahi da deabruaren finecia eta enganioa, ceinéz ...
...
[M] Cer da Sacramendua?
[H] Sacramendua da, Iaincoaren gureganaco amorioaren testificatione exteiorbat, ceinec ...
...
[M] Hobequi adi ditecentzat, gaitecen bataz eta berceaz bereciqui mintça. Eta Lehenic, cer da Baptismoaren significationea?
[H] Baptismoak ditu bi parte. Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.
Azken erantzun hori, esan nahi baita: "Baptismoak ditu bi parte", oso da argigarria.

Bai, oso argigarria.

2 Comments:

Blogger Bittor said...

Eskerrik asko

osteguna, martxoa 24, 2022 10:37:00 AM  
Blogger Jesus Rubio said...

Eskerrik asko zuri, Bittor, zatio zure galdera oso interesgarriak, zeini saiatuko garen jarraitzen erántzuten an ondorengo sarrerak.

ostirala, martxoa 25, 2022 8:51:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home