Leturiaga (2019): "Aukera bat izan daiteke pentsatzea *eradun oinarrian '-i(r)au- > -iu- > -io-' bilakabidea gertatu zela (Ariztimuño, apud Lakarra 2011:197), eta hortaz, 'diozka' gisako adizkiak ere *eradun oinarrikoak direla"
Atzokoan aipatzen genuen nóla ...
... *eradun formak oso zabalduta baitzeuden oraino an XVIII. mendea, adibidez an Azpeitia eta Azkoitia:
Larramendik jakinarazten digu, besteak beste, Azkoitian eta Azpeitian *eradun oinarriak jarraitzen zuela XVIII. mendean: "Aqui en Azpeitia y Azcoitia, hallo una terminaci6n verbal, y es dirautzat, dirauzquit, por diozcat, diauzcat, dizquit, diauzquit pero no las siguen en todas las transiciones del verbo" [Leturiaga, 2019:131]Hortaz, ondoan egonen liraké:
- dirautzat
eta
formak, biak *eradun errokoak,...
- dirauzkit
Eta jarraitzen dú Olatz Leturiaga-k an bere "Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez" (2019):
Haatik, XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera, ordura arte Gipuzkoako testuetan ageri diren di(r)au-/zi(r)au- erako adizkiak itzalean geratu eta diozka (& dizka/dizko) 'dizkio' gisakoak nagusitzen hasten dira. Aukera bat izan daiteke pentsatzea *eradun oinarrian -i(r)au- > -iu- > -io- bilakabidea gertatu zela (Ariztimuño, apud Lakarra 2011:197), eta hortaz, diozka gisako adizkiak ere *eradun oinarrikoak direla... [Leturiaga, 2019:131]Bai, horixe izan liteke aukera bat. [1882] [>>>]
Etiketak: eradun
2 Comments:
Içan lediteque, bai!
derau / drau > dirau > diau > di
derauzkit / drauzkit > dirauzkit > diauzkit > dizkit
Adeitsuqui
Argitaratu iruzkina
<< Home