astelehena, urtarrila 23, 2023

Eta 'diozka'? Nóndik letorke?

Herenegun komentatzen genuén honako hau:

Gogora daigun gaur ondorengo sarrera:

Jarraituz kin aurreko egunetako haria, J. Oregi-k (1972:359) beste artikulu batean ("Otxoa-Arinen 'Doctrina' - (1713)") komentatzen ditú justuki Otxoa-Arinen adizkiak (1713ko gipuzkera), zeinen artean agertzen zaizkigún ondoko formak (ezkerrekoak dirá oraingo batukoak, eta eskuinekoak orduko gipuzkerakoak):

Hor dauzkagu, adibidez, honakoak:

  • hark haiek hari dirautza 
  • guk haiek guri dirauzkagu

non "dirauzkagu" agertzen zaigún ordezta "dirautzagu", zein izanen litzakén  regularragoa respektu "dirautza"; nahiz beste ikuspegi batetik akaso esan liteke ze agertzen zaigú "dirautza" ordezta "dirauzka", zein litzakén regularragoa respektu beste forma batzuk nola "dirauka" edo "dirauko" singularrak (ikus sarrera hau).

Gure analisian, hala "-t-" nola "-k-" horiek izanen liraké berdin epentetikoak.

non azpimarratu nahi dugún ze "dirauzkagu" adizkiak ordeztu dú "dirautzagu" regularra, trukatuz "-t-" eta "-k-" epentetikoak.:

  • dirautzagu
  • dirauzkagu
an posizio diferenteak.
Goragoko aipuan ikusten dugu ze Otxoa Arin-ek (1713) erabili zuén "diozka" adizki interesgarria ere (3. persona plurala), zein, antzera nola "diotza", konsidera liteke zubi moduko forma bat artén "eradun" aditzeko formak (dirautza/dirauzka), eta ustezko "nin" errokoak (dio/dizkio). Zéin izan liteke bere jatorria? Nóndik letorke? [1879] [>>>]

Etiketak: