Juan Garzia-ren beste bi aukera grafiko desgaldegaitzaile
Atzokoan gogoratzen genuén Juan Garziaren azentu desgaldegaitzaile bat:
Galdegaia aditzaren ondoren datorrena izateko lizentzia hori gehiago zabalduko bagenu, berriz, premiazkoagoa litzaiguke lizentziaren marka esplizitu bat, irakurlea etengabeko zalantzan ibil ez dadin. Nik neuk, halako joskerak darabilten idazle zaharrekin aproba batzuk egin ditut aditzaren azken bokalean goranzko intonazio zintzilikatzaile hori azentu normal batez markatzeko:Gaurkoan aipatuko ditugú Juan Garzia-k berak komentatutako beste bi aukera:
Piramideak dirá...[Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:162]
San Benito bizi zén kobazulo batean.
Horiek ere desgaldegaitzaileak. [2362] [>>>]Kontrako bidetik ere marka liteke, alegia azentu grabe batez adieraziz aditzaren aurreko sintagma ez dela kasu horretan galdegaia:
Piramideàk dira ...edo bi prozedurak erabiliz:
San Benitò bizi zén kobazulo batean.[Juan Garzia, "Joskera lantegi", 1997:162]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home