Informazio guztia berria izateak (rhematikoa izateak) ez dakar berez esaldiaren neutrotasuna
Amaitzen genuen gure atzoko sarrera esánez:
Beraz, egonen ginake aurrén esaldi bat non material osoa dén rhematikoa, baina non hiztunak eratu dú foku enfatiko bat, prosodikoki markatua, halan ze ezin esan daiteke esaldia neutroa denik. Esan nahi baita ze, nahiz galdera orokor horri erantzun, nahiz ordena neutroa izan, esaldia ez da neutroa.
Bai, zeren gauza da ze, nola genioen an gure master-lana ("Hitzaldietako euskararen aditz osteko fokuen testuinguru diskurtsiboak eta aukera prosodiko nagusiak", 2010:95):
..., informazio guztia berria izateak ez dakar hiztunak ez duela intentzio komunikatibo bereziturik informazio hori ematean. Eta hain zuzen ere, hiztunaren intentzioak erabaki dezake delako esaldia ordena batean edo bestean, azentuera batekin edo bestearekin, edo pausarekin ematea ala ez. Adibidez, hiztunak bere helburu komunikatiboetarako egoki uste badu, azentu markatua jar liezaioke erremaren elementu jakin bati, elementu hori galdegai bihurtuz.Bai, esaldiko informazio guztia berria (rhematikoa) izateak ez dakar derrigor foku zabal, neutro, anbiguoa, baizik ze kontextu horretan ondo ager dakiguke foku estu, markatu, inanbiguo bat, zek apurtuko luke esaldiaren neutrotasuna, nola an atzoko esaldia:
(3) duela bi ordu sekulako istripua izan da San Martin kaleanzeintan daukagun halako adibide bat non informazio guztia rhematikoa izanda ere, bádugun galdegai bat, foku markatu bat. Izan ere, diogunez, informazio guztia berria izateak (rhematikoa izateak) ez dakar berez esaldiaren neutrotasuna. [2394] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home