asteazkena, ekaina 12, 2024

Juan Garzia (2014) burúz ordena neutroa on osagarri zirkunstantzialak: "subjektua (abs./erg.) [edo datiboa] / zirkunstantziala(k) / .../ aditza"

Atzokoan interpretatzen genuén lehenengo esaldia nola esaldi neutroa (ordena neutroa), esanez:

1.: Lehenengo esaldia, hots:

Nazioarteko adituek duela 55 milioi urte bizi izan ziren landare eta animalien fosilak jaso dituzte Ozeano Artikoan.
titular modura, preferentzialki interpretatu beharko litzaké nola esaldi neutro bat (SOV ordena neutroa non geroko sintagma inesiboak ez du neutralizatzen interpretazio neutro hori), halan ze ez legoke galdegairik, informazio guztia izanen litzaké berria, rhematikoa, eta ez legoke elementu bereziki hanpaturik.

eta gaur egin nahi genuke prezisio bat gain interpretazio hori. Hain zuzen zehaztu nahi dugu ze, Juan Garzia-ren ereduari jarraiki (an "Esaldiaren antolaera", 2014), esaldi hori ez litzake neutroa, zeren osagarri zirkunstantzialen ordena neutroa (atzoko "Ozenano Artikoan" zirkunstantziala da) litzaké hau:

subjektua (abs./erg.) [edo datiboa] / zirkunstantziala(k) / .../ aditza [Juan Garzia, 2014:29-30]

Esan nahi baita ze, Juan Garzia-ren eredua aplikatuz, atzoko lehenengo esaldi hori litzaké markatua (ez-neutroa), eta bere fokua derrigor estua eta hanpatua (galdegaia), halan ze Berria-k egindako ordezkapen hori (atzokoa) zilegi litzake, zeren aldaketa horrekin esaldia ez litzake aldatuko ez semantikoki ezta pragmatikoki ere. Aldaketaren arrazoia izanen litzaké exklusiboki digestiboa: hobeto prozesa dadin.

Horrek bide emanen liguke ki pensatu ze Berria jarraitzen ari da Juan Garzia-ren eredua, eta ez guk atzo egindako interpretazio askeagoa, zeinen zilegitasun estandarra saiatuko garen justifikatzen bihartik aurrera. [2387] [>>>]