Goenaga-k dioenez, ipuin-hasiera horretan (informazio guztia rhematikoa), badirudi ze, bi ordena horiek (SVO eta SOV) "zeharo baliokideak direla", modu batera ebakitzen baditugu behintzat
Azken sarreretan komentatzen ari gara Patxi Goenaga-ren adibide bat, non gramatikari horrek aipatzen dituén beheragoko bi esaldi real horiek (bi autore zaharrek emandakoak), biak ere osoki rhematikoak, baina emanak an bi ordena ezberdin, hain zuzen SVO eta SOV, eta hari horri tiraka, gaur azpimarratu nahi genituzke ondorengo hitzak on Patxi bera burúz ipuin-hasiera ezberdin horiek:
...badirudi (16) eta (17) zeharo baliokideak direla, honela ebakitzen baditugu behintzat:
(16) Aita batek / zituen / bi seme
(17) Aita batek / bi seme zituen
Esan nahi baita ze, modu batera ahoskatuta, alegia patroi intonatibo egoki bat erabiliz, bi ordena sintaktiko horiek izanen zirén...
...zeharo baliokideak...esan nahi baitá... berdin neutro. [2408] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home