Hor soilik dauzkagu aditz oso interesgarri batzuk, eta mekanismo sortzaile oso interesgarri bat
Esaten zenuen atzo, Josu:
Baina hemen topatzen gara beste problema batekin: hizkuntzaren infantilizazioa. Nondik dator? Zer dela eta?
Jendea ez delako alfabetizatzen bere hizkuntza naturalean.
"doten" esaten duenari irakatsi behar zaio "neban" edo "neuen" idazten eta esaten. Bestela, umeen modura hitzegiten duen nagusia bilakatuko da, eta gero guraso, aitite-amuma...
Mendebaldeko euskara estandarrean erabiltzen dirá honako 3. personako "nor-nori" formak:
orainaldia → iragana ( orainaldia + -(a)n)
jat → jatan
jatzu → jatzun
jako → jakon
jaku → jakun
jatzue → jatzuen
jake → jaken
hau da:
- orainaldiko "da - k - o - n" eta lehenaldiko "za - k - o - n" > ja- k - o - n (bien bustidura berdina)
baina, formalki, "-(a)n" gehitu zaio ki orainaldia xedé sortu iraganekoa, emanez honako eredu formala:
- orainaldia + -(a)n) → iragana
Eta goragoko adizki horietan ez dago arazorik, ezta? Hor soilik dauzkagu aditz oso interesgarri batzuk, eta eredu (mekanismo sortzaile) oso interesgarri bat, zein gero analogiaz zabaldu ahal den. [2800] [>>>]


2 Comments:
Esan dezadan aurrenik ezen NEBAN dela NEUEN adizkiaren ahoskatze mota bat, ez besterik.
Haren ordez, DOTEN erabiltzeak imposibilitatzen dio edozein nerabe edo helduri, BANEU edo NEUKE egokiro ikasi eta erabiltzea:
ekarri neuen = ekarri doten
ekarriko baneu = ekarriko *badoten
ekarriko neuke = ekarriko *doten
Penagarriro.
DUDAN erabiltzen da iraganaldian:
ikusi hinDUDAN
eta DUZUN ere halaber:
ikusi ninDUZUN
Berdin DUEN:
ikusi hinDUEN
ikusi ninDUEN
etc.
Argitaratu iruzkina
<< Home