ostirala, urtarrila 16, 2026

Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa burúz "-kume" (2019): "..., egiantzekoagoa izan liteke 'k-' hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean ulertzea."

Jarraituz kin atzoko textua, non EHHE mintzo dén burúz "-(k)ume", irakur daigun ondoko zati hau ere:

Are gehiago, kume-ren historiari begiratzen badiogu, pentsa liteke bilakaera horietatik kanpo sortua dela, aski berriki; hau gogoan hartuta, egiantzekoagoa izan liteke k- hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean ulertzea. [EHHE, 2019]

EHHE esaten ari zaigu ze, abiatuz ti eskurako testigantzak (nola dén adibidez Lergako "ummezahar" zaharra) ezin dela hain argiki sostengatu goragoko bilakaera, alegia "*hume > *-hume > -kume" (dioskuenez, "-kume" izanen litzaké bilakaera horietatik kanpo sortua), halan ze sostengarriagoa litzaké "-kume" atxiki hori berrikiago sortu izana, aski berriki.

Baina, aski berriki sortu bada, nóla sortu da? Ba,...

... egiantzekoagoa izan liteke k- hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean ulertzea. [EHHE, 2019]

Alegia, ondo ulertzen badugu, hor kokatuko ginake an eszenarioa on Azkue (ikus #2959, #2960 eta #2961), non... hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean... sor zitekén "-k-" epentetiko bat abiatuz ti zero, hau da "-ume > -kume". 

Kasu horretan akaso berriro mintzatu beharko ginake gain analogia (ikus atzokoa), nahizta orain "-k-" analogiko berri hori ez litzake abiatuko ti beste "-kume" zahar batzuk, horiek bai regularki eratuak azpi baldintza tipikoak (txistukariaren ondoren agertu ohi baitira), zein gerora analogiaz hedatu diren ki beste baldintza fonetiko printzipioz irregular batzuk ere, baizik ze mekanismo atxikitzailea orain analogizatuko zen, aski berriki, suposatzen dugu ze abiatuz ti beste antzeko hitz elkartu batzuk (tipikoki regularki eratuak nola "-keta" edo "-kari", edo ez hain regularrak nola "-kide"), zeinen eredua hartuko baitzen (hitz-elkartuetako fonetismoen barrenean). 

Izan ere, eta atzo genioenez, behin mekanismoa sortuta azpi baldintza batzuk (kasu honetan, mekanismo edo eredu fonetikoa non agertzen dén "-k-" bat), gero orokortu ahal da, eta aplíkatu an baldintza eta denbora ezberdinak, finean bidéz betiko analogia. [2970] [>>>]