ostirala, urria 09, 2026

"...-(r)en respektuz" egiturak behar izan zuén supervisoreen oniritzia, zein, bistan denez, eman zioten

Josu Lavin-ek atzo:  

Neuc ez ditut justificatu behar nire affirmatione guztiac. Leiçarragaren ingurucoac içan ciren itzulpen lanetan lagundu ceraucoten laur collaboratzaileac, hirur çuberotar eta laphurtar bat, ceinec begui onez ikussi baitzuten "respectuz" hori, cequitelaric ere, ecen liburu horiec gende normalarençat, hau da, herri xehearençat cirela.
Hobe prepositionalqui erabili balute, baina ez çuten hori eguin.

Piarres Laffitte euskaltzainak kontatzen dizkigú zenbait detaile gain prozesua zeintan Paueko Sinodoak (erran nahi baita Protestant buru-zagien biltzarrak) deitu eta enkargatu zion ki gure Leizarraga euskáratzeko Testamentu Berria halanola ere otoitzak eta Katixima (an Euskera, XVII, 1972):

... hitzez hitz: «Lapurdin bizi den Leizarraga jaunari mezutuko zaio hunat etor dadin, Testamentu berriaren, otcitzen eta Katiximaren eskuaralat itzultzeko; eta, nahi badu bere burua (ebanjelioari) osoki eman, bere eskualdean edo Baxenábarren minixtro izaitera prestatzeko. Eliza-kontseilukoen gain izanen da harén mantenatzea. Erreginak nahi duen ber hura hunat etortzea.» [Laffitte, 1972:145]

Hori gertatu zen an 1563. Bi urte geroago Sinodo berak izendatu zituén lau begirale, eta behar izanez gero, zuzentzaile: 

1565-eko maiatzaren lehenean, Oloron-eko Sinodak erabaki zuen Leizarragak handik goiti eskuratuko zituela berrehun libera, ministro donadoek bezala, ez baitzen bera ere ezkondua. Eta izendatu zituzten lau minixtro eskualdun, harén lanaren begistatzeko eta behar orduan xuxentzeko. [Laffitte, 1972:146]     

Jesus M. Zabaleta itzultzaileak ematen dizkigú datu gehiago burúz ordena zeintan gertatu zirén lan ezberdinak (an bere "La traduction de la Bible au Pays Basque. Aperçu historique", Senez 7, 1988:97):

Malgre cela, Leizarraga se mit au travail des 1564 et la traduction du Nouveau Testament etait achevée en 1565, et cette meme annee un groupe composé de Sanz de Tartas, La Rive, Landetcheverry et Tardets, sur demande du synode du Béarn, commençait les travaux de correction. Deux des quatre correcteurs étaient souletins : Tardets et Landetcheverry. 
Le livre traduit en un an allait rester six ans sans voir le jour. Leizarraga s'était rendu à la Rochelle pour surveiller et corriger les travaux d'impression. C'est dans cette ville qu'il dédicaçait l' exemplaire offert a Joana d'Albret reine de Navarre : Rochellan Agorrilaren 22. 1571. (A La Rochelle, le 22 Août 1571).

Dirudienez, Leizarraga-k jada "amaitua" zuén bere itzulpena noiz lau begirale/zuzentzaile horiek hasi ziren lanean (hor egonen zén kolaborazio-modu bat artén lau begiraleak eta Leizarraga). 

Beste alde batetik, suposatu behar dugu ze Sinodotik izendatutako lau begiraleen kezka ez zela bereziki izanen hango euskararen forma, baizik gehiago hango edukia, han zér esaten zen. Esan nahi baita ze gehiago izanen zirén supervisore doktrinalak zeinda ez linguistikoak. 

Jakina, ezin da deskartatu haien aportaziotxoa an hizkuntza-kontuak ere, baina "...-(r)en respektuz" egitura zenbait alditan agertzen da an Testamendu Berria, eta ez dago arrazoirik ki pensatu an zuzenketa linguistiko bat. Oso kontrara, estruktura horrek behar izan zuén supervisoreen oniritzia, zein, bistan denez, eman zioten (hainbat alditan). 

Hortaz, eta beti ere gure ikuspegitik, estruktura horren erantzukizuna egokitu behar zaio ki Leizarraga, eta lau kolaboratzaileei eskertu behar zaie euren oniritzia. Eskerrik asko zatio zuen erakusbidea! [3236] [>>>]