igandea, urria 02, 2022

Trask (1995): "The splitting of an original '*-gi´ into '-ki' and '-i' would strongly parallel the split of the plurality marker '*-de' into '-te' (as in dute) and '-e'"

Atzokoan ikusten genuen nóla Lakarrak esaten zigun ze:

NORK zutabeko hirugarren pertsonako ezaugarriak - (singularrerako) eta -e (pluralerako) zirela uste badugu euskara zaharrerako, dute, duten, zuten, diote, digute eta era horretako formek historikoki pleonasmo bat (-t-e) lukete.

Horrek, esan gabe doa, inplikatuko luké hau bilakaera: 

  • "-e" > "-te"

non guk postulatzen dugun "-t-" epentetiko-desanbiguatzaile bat, nahiz esan behar dugun ze, hasteko, norabide konplexutzaile hori (non morfema pluralgilea formalki konplexuagoa egiten den) ez da konpartitua arten euskal hizkuntzalariak. Ikustagun zér dioskun Trask-ek an bere "On the history of the non-finite verbs in Basque" (1995):

The splitting of an original *-gi into -ki and -i would strongly parallel the split of the plurality marker *-de into -te (as in dute) and -e ... [Trask, 1995:231]

non hala "-i" nola "-e" (eta hortaz akaso "i-" eta "e-" prepositiboak ere) ez ziren izanen forma zaharragoak zein "*gi" eta "*de". Alegia:

  • "*gi" > "-i", "-ki"
  • "*de" > "-e", "-te"
non evoluzioaren norabidea izanen litzakén goragokoaren praktikoki alderantzizkoa ("-g-/-k-" eta "-d-/-t-" gorahehera), eta non, ondorioz, "-k-" eta "-t-" ez ziren izanen epentetiko-desanbiguatzaileak.