asteazkena, urtarrila 18, 2023

... non, gure analisian, "deutso" singular horren jatorria izanen litzaké justuki "de(ra)utzo" plurala, reinterpretatua nola singularra

Genioén atzo nóla ezberdindu ahal dirén:

... hiru flexio laguntzaile aktibo hauek:

dio/dizkio; derauka/derautza, drauzkio; deutso/deutsoz

Hortik bigarrenak, akaso zaharrena baita, bádu aldaera kin "-o":

  • derauka/derauko (sing.) / derautza/derautzo (plur.)

zeinen parean jar geinké ondoko kide formalak ere:

  • eduki /edutzi 
Iruditzen zaigu oso paralelismo formal azpimarragarria, bide emánez pensátzeko ze akaso jatorriz azken bi partizipio horiek izan litezké aditz beraren partizipio singular bat (kin "-k-" epentetikoa) eta partizipio plural bat (kin "-t-" epentetikoa).

Eta Josu Lavin-ek zioén:

Eta halaber deuco eta deutso.

non, gure analisian, "deutso" singular horren jatorria izanen litzaké justuki "de(ra)utzo" plurala, reinterpretatua nola singularra. [1874] [>>>]

Etiketak: ,

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Eta deuco-c noritassuna galduric deucotso sorthu da.

deucoZ eta deutsoZ bucaeraco -Z hori, ceina /s/ bat baita nire belharrietan erdarazco -S plural marca egoquitua baino ez dela iruditzen çait ascotan.

asteazkena, urtarrila 18, 2023 2:51:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home