asteazkena, iraila 20, 2023

Orixe (1950): "..., 'n' ori sudur-soiñuz sortua dirudi, IZAN aditzan 'nin', 'zin', 'gin' aietan bezala."

Oso interesgarria iruditzen zaigu zér dioen Orixek an bere "Euskal aditza" (1950) noiz mintzo den burúz "edin" aditz laguntzailea:

Nere ustez, "nen", "zen", "gen", auetan, "n" ori sudur-soiñuz sortua dirudi, IZAN aditzan "nin", "zin", "gin" aietan bezala. [Orixe, 1950]

Hor Orixe esaten ari da ze adibidez an:

  • n-e-i-za-n > nizan > nintzan

gehitu da bitarteko "-n-" hori jarraiki prozesu fonetiko bat: "sudur-soiñuz sortua". Ados.

Horrela, "n-i-n-(t)-za-n" forma horretan, izanen genuké  "-i-" partikula prepositibo datibo/direkzional zaharra, eta bere ostean "-n-" soinua, sortua bidéz mekanismo fonetiko bat. [>>>]