Lau erantzun horiek dirá erantzun zuzenak eta erabiliak, eta esango genuke ze akaso erabilienak izanen dirá justuki bi postverbalak
Honela hasten genuén ondoko sarrera:
Atzoko sarreran genioenez, 2021eko gramatikan (berdin nola an EGLU) Euskaltzaindia-k ez du onartzen "objetu mailako foku neutroa". halan ze "objetu mailako fokuak" derrigor izan behar dirá hanpatuak, enfatikoak, galdegaiak:
Hirugarren interpretazioan, ordea, nora joan dira? zati galderaren erantzuntzat hartuko genukeenean, osagai bat nabarmentzen dugu informazio egituran. Izan ere, zati galderetan beti izaten da aurresuposizio bat, aldez aurretik dakigun zerbait (gure lagunak norabait joan dira) eta ezagutzen ez dugun elementuren bat (NORA joan diren, zehazki); azken honetaz egiten da galdera, hain zuzen ere. Horixe da informazio egituran nabarmentzen dugun osagaia. Galdegai deitzen zaio euskaraz osagai horri (foku nazioartean). [Euskaltzaindia, "Euskararen Gramatika", 2021:1867-1868]
eta, hor genioenez, hala gertatzen da an 2021eko "Euskararen Gramatika",...
...berdin nola an EGLU...eta atzoko aipuaren jarraieran dugú aipua non justuki esaten dén hori, alegia...
..."objetu mailako fokuak" derrigor izan behar dirá hanpatuak, enfatikoak, galdegaiak...
Ikus daigun Euskaltzaindia-ren esanetan ("EGLU-I Eranskina", 1987:30):
Ordena ez markatua duen perpaus batean ikus daiteke guzti hau:(16) Patxik esnea edan du
Perpaus horrek. jakina denez, bi interpretazio diferente izan ditzake: batean, esnea ez da hanpatua, zer gertatu den edo Patxik zer egin duen besterik gabe esaten baitu. Beste interpretazio batean. alabaina, Patxik zer edan duen esaten du hiztunak (aurkaritzako joko batean ikusten den bezala, eta ez ardoa).
Irazkina (hau da, esnea edan du) berdina da bi interpretazio horietan. baina bigarren interpretazioan baizik ez da agertzen galdegaia (esnea). Esan gabe doa, mintzatzen garenean, desberdinketa hori ederki egiten dugula, esnea edan du ez baita bietan molde berean esaten. [Euskaltzaindia, "EGLU-I Eranskina", 1987:30]
Horrek esan nahiko luke ze, adibidez, "Zér edan du Patxik?" galdetuta, erantzunean soilik eman litekén erantzun hanpatua eta SOVkoa:
Patxik ESNÉA edan du
eta ez dela posible erantzutea kin azentu neutroa (eta ordena neutroa):
Patxik esnéa edan du
berdin nola ere:
Patxik edan du ESNÉA
edo, aráuz hiztunaren helburu komunikatiboak:
Patxik edan du esnéaBaina, lau erantzun horiek dirá erantzun zuzenak eta erabiliak, eta esango genuke ze akaso erabilienak izanen dirá justuki bi postverbalak. [2399] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home