igandea, urria 06, 2024

Hori da topea, informazio-unitate prozesagarrien tamaina maximoa; baina diskursoa unitate koherente oso txikietan progresatzen bada, ez da batere arazorik egonen (modu diskursiboan hala da)

Ikusi dugú an azken hiru sarrerak, alegia [2500], [2501] eta [2502], nóla Yngue-ren 1960ko ereduan zehazten baitzén tope prozesagarri bat an estruktura regresiboak (zehazki an hiru eskilara-maila edo hiru sinbolo), eta horren harira, gogoratu nahi genuke ondoko sarrera non aipatzen genuén gure beste artikulutxo bat idátzia an erabili.com an 2004 (erantzun moduko bat):

eta non, besteak beste, mintzo ginen justuki burúz ezberdintasuna artén unitate minimo koherentea (hau da unitate minimoa zein koherenteki itsatsi ahal dén an diskursoa), eta tope prozesagarria (hau da, unitate regresibo maximoa zein prozesatu ahal den), eta non, lehenengoa izanen balitz handiagoa zein bigarrena, gertatuko baitzén porrot komunikatiboa, zein dén, dakigunez, porrot komunikatibo maximoa (soilik maximoa, ez bakarra). Horrá gure sarrera, eta bere barneko 2004ko pasartea, zein, bide batez esanda, desagertu egin baita ti bere jatorrizko lekua (estekan klikatuz ez da ezer agertuko), eta desagertu da batera kin erabili.com guztia (ez dakigu zér delata galdu behar diren hainbeste testigantza baliotsu, baina horretaz akaso mintzatuko gara bihar):  

Aurreko sarreran hasi gara berrikusten kontzeptuá on informazio-unitate itsaskorra, zein den klabea noiz aztertzen edozein testu ti ikuspuntu komunikatiboa. Orain berrikusiko dugu nóla informazio-unitate itsaskorrak edo koherenteak (zein diren informazio-unitate koherenteki-itsasgarri minimoak) izan ahal dirén luzeagoak zein tope prozesagarri maximoa, zeintatik gora komunikazioa hagitz zaildu litekén (edozein kasutan gálduz kalitate komunikatiboa, eta hortaz, eraginkortasun komunikatiboa). Ikus artikulu honen erantzuna an "erabili.com":

Edonola ere, pentsabide/mintzabide retrogresiboa da kantitatez mugatua, estua; eta kalitatez ongi eskasagoa ezi beste estadio garatuagoa, non sistematikoki betetzen baita komunikazioaren urrezko legea: aurrena burua, gero osagarria. Dio Hidalgok:
Dirudi prozesamendua, ahoz edo irakurriz, gehienera 10 (15?) silaba bitarteko informazio unitateetan egin ohi dela. (EKAIA, 2002, 16. zkia.)
Gehienera, beraz: tope modura 10-15 silaba. Pentsabide/mintzabide pospositiboan informazio-unitateen topeak inportanteak dira, zeren, barne-antolamendu antiinformatiboa izanik, hortxe dira guztiz operatiboak tope horiek, zeinek markatzen baitute justuki hizkuntzaren estuasunen neurri kuantitatiboa (multzoaren burua ezagutzeke, komunikatiboki kostutsua da tope horretatik aurrera segi). Bestalde, tope horien barnean ere ez da berdin ordena komunikatiboa ezi ez-komunikatiboa, jakina.

Modu diskurtsiboan tope horrek ez du funtzionatzen, zeren kasu horretan informazioaren adreilu koherenteak eta zentzudunak (informazio-unitate itsaskorrak) izaten dira hitzak (burua beti aurretik doalarik, hitz-multzoa informatiboki garatzen delarik, informaziogai gehigarri bakoitza, hitz bakoitza itsasgarria baita), zeinen metaketa informatiboak ez duen muga argirik. Modu adierazkorrean, aldiz, mehatxu konstante bat da tope hori (metaketa antiinformatiboak eragindakoa), Damokles-en ezpata bat zein, edozein momentutan, erori baitaiteke gain gure osagarri bat, gain gure perpaus bat, gain gure esaldi bat.

Bittor Hidalgok edo Asier Larrinagak diote ezen 7 edo 10 edo inkluso 15 silabatako zatietan ez duela inporta non jartzen dugun preposizioa edo posposizioa, non jartzen dugun izena edo ezizena, baina hori ez da horrela. Jakina inporta duela, eta asko gainera; zeren, informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak oztopatzen baitu unitate horien aurrerako kateazioa (ez ordea, atzerakoa: baina atzera kateatzeak sakonduko luke gure arazo komunikatiboa). Esan nahi baita ezen informazio-unitate itsaskor luzeen barneko ordena antiinformatiboak zeharo baldintzatzen duela informazio-unitate horiek aurrera kateatzeko aukera, baldintzatzen duela mezuaren korritzea, baldintzatzen du mezua bera.

Larrinagak aipatzen duen Juan Garziak honakoa dio:
Izan ere oso gauza desberdina da ISaren gune nagusia eman (determinazioa eta izena) eta gero haren muina den izena zehazten segitzea (erdaraz gertatu ohi den moduan), eta (hori baita kasua) zehaztapen hori airean -erreferenterik gabe- egitea eta gero halako batean, guztiaren buruan, erreferente nagusi hori ematea. Garbi dago hor ere kizkur horietako bat egitera behartuko genuekeela berehala irakurlea (hots, behin luze-konplexutasun gradu batera orduko). Kasu honetan, gainera, kontutan har bedi lan hori guztia esaldi orokorraren zatitxo txertatu batean egiteko eskatzen diogula. [Juan Garzia, "Joskera, lantegi", 1997:368
Hidalgoren azken bertsioen arabera 7, 8 edo 10 bat silaba da topeá nondik aurrera agertuko zaigun kizkur nabaria, edo, nahiago bada, atzerakarga (IU bat da topea):
Badirudi guk bai irakurtzean eta bai entzutean kolpe batean ulertzen ditugun zatiak direla 10 bat silabatakoak. 10 silabatik gorako zatiak nekez ulertzen ditugu. 7-8 silabatako multzo hori da "informazio unitatea" deitzen dena. [Argia, 2003ko azaroaren 23ko alea]
Hori da topea, informazio-unitate itsaskorren tamaina maximoa; baina diskurtsoa unitate itsasgarri oso txikietan progresatzen bada, ez da batere arazorik agertuko (modu diskurtsiboan hala da). Esanda dago: tamaina hori dependitzen da krutzialki hon ze nolako hitz-hurrenkera erabiltzen ari garen; eta zenbat eta informazio-unitate itsaskor laburragoak erabili, orduan eta jarraikortasun gehiago gozatuko dugu, bai-eta, beraz, arazo gutxiago diskurritzeko.

Modu adierazkorrean, bizitza konplikatuagoa da, zeren IU baten topea (hots, 10 silaba horiek) oso tope txikia baita, adibidez izen-sintagma (IS) batentzako, non, ahal izanez gero, erabiliko baititugu osagarrien kate luze samarrak, erlatibozko osagarri kateatuak barne. Irakur, adibidez, Juan Garzia beraren beste zita hau:
Oinarri-oinarrizko arazo bat dago, beraz, erdarazko erlatibo-perpausak euskaraz emateko: erdarazko egitura irekia da, muga garbirik gabe luzagarria; euskarazkoa, berriz, itxia eta oso mugatua. [Juan Garzia, "Joskera, lantegi", 1997:368]
Begibistan da sakoneko diferentzia funtzionala inter hizkuntza estadio adierazkor oztopoz-betea eta estadio diskurtsibo jarraitua. Irakur honako hau (non-eta Larrinagak aholkatutako Garziarenean):
Hortik ere (...), bistan da, gure sintaxiak eskatzen duen zatikakotasun erlatiboa, erdararen jarraikortasunaren aldean. Ez da, hala ere, berez, dena desabantaila, gehiegikeriarako bideak ixten baitizkigu horrek. [Juan Garzia, "Joskera, lantegi", 1997:369]
A ze kontsolamendua! Eta, esan gabe doa: jatorrizko euskarazko testuetan ez da arazoa desagertuko, baizik-eta soilik hobeto ezkutatuko. [Hartua ti Diskurtsibitatea: kalitate-faktore erabakigarri eta neurgarria (2004), erantzunez ki artikulu nagusia]

Bai, nahiz eta, formalki, sintaxi burulehenak eta buruazkenak izan ahal diren aski simetrikoak, funtzionalki guztiz dirá asimetrikoak.

nondik entresakatzen dugún:

Hori da topea, informazio-unitate itsaskorren tamaina maximoa; baina diskurtsoa unitate itsasgarri oso txikietan progresatzen bada, ez da batere arazorik agertuko (modu diskurtsiboan hala da).
argiki utzíz diferentzia prozesatibo erabatekoa zein existitzen dén artén estruktura burulehenak eta buruazkenak. Azpimarratu nahi dugu ze hori idatzi genuenean (2004an) ez genuen ezagutzen Yngue-ren artikulua. [2503] [>>>]