asteazkena, otsaila 02, 2005

Hizkuntza ahalgabeago batek ahalgabeago eginen gaitu, gutxiago geu

Irakurri berri dugu artikulu bat ganik Gotzon Garate, zeinen titulu biziki adierazgarria dén "Zergatik egiten dute erdaraz euskal gazteek", eta non autoreak dioskú:
... Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako. Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen bazara, erdaraz egingo duzu. [Gotzon Garate]
Bai, hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira, eta, hizkuntza batek zenbat-eta aukera ahaltsuago, malguago, informatiboago, eta hitz batean hobeagoak eman afin-eta espresa gaitezen, orduan eta geuago izan ahalko gara, orduan-eta hobeto erakutsi ahal izanen dugu gure barreneko aberastasuna, orduan-eta hobeto erlazionatuko gara. Hizkuntza (sintaxi) ahalgabeago batek ahalgabeago eginen gaitu, hizkuntza (sintaxi) gutxiago ahaltsu batek gutxiago ahaltsu eginen gaitu, gutxiago geu. [3] [>>>]

Etiketak: , ,