Gotzon Garate (2005): "Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez."
Txopi-k zioen atzo:
Nik uste dut euskararen zenbait ezintasun ezkutatzen direla soziolinguistikarekin. Ni familia euskaldun batean jaio nintzen, ikastola batean estudiatu nuen, unibertsitatea ere euskaraz egin nuen. Egun ikastola batean lan egiten dut eta euskara da nire hizkuntza ia-ia beti. Senideekin? Euskaraz; neskarekin? Euskaraz; Semearekin? Beste horren-beste. Lanean, lagunekin, egunkaria idaztean eta abar, beti euskaraz. Euskara dut buruan eta baita bihotzean ere. Eta harritzen nau ze ondo moldatu ahal naizen hizkuntza Indueropearrekin, berdin da irakurtzean, idaztean edo oporretara joaten naizenean, beti. Erraztasuna, jarioa, aberastasuna, espresioak, entzuten duzun bezain laister dena ulertzen duzu, edozein esaldi mota egin dezakezu ia pentsatu gabe, nahastu gabe, errepikatu gabe eta abar.
Euskarak muga dituela esaten dudanean ez da modu peioratibo batean, alderantziz, maitasunetik ateratako iruzkin bat da. Nahiko nuke euskara errazagoa eta komunikatiboagoa balitz, hain zuzen horregatik nago hemen. Baina helburu hori lortzeko autokritikoak izan behar dugu, berriro diot positiboki, baina gure mugak ikertu behar ditugu.
Gilen, New Yorkeko txikanoen egoera ez dut ezagutzen, ikertu beharko litzateke. Nik euskararen egoera ezagutzen dut. Agian arrazoi duzu baina agian ez, beste egoera bat da, oso desberdina zentzu guztietan. Ni hemen euskararen alde nago, horregatik saiatzen naiz izaten ahalik eta objektiboen egoera honetan. Ez dut egin nahi hainbat jendek egiten duena, euskararen alde hitz egin baina beti euskañolez, inoiz ez euskaraz. Beno, euskañolez edo gazteleraz zuzenean.
Balbula da ezagutu dudan fororik zientifikoena euskararena azterketan, puskan ere eta argiena ere bai. Gogoratzen naiz nola 1987. urtean Mitxelenari elkarrizketa bat egin genion eta bukaeran gai hau azaldu zen. Gogoan ditut bere hitzak: "Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".
Mitxelena dixit. Pena ez zuela Balbula ezagutu. [Txopi]
Eskerrik asko, Txopi. Azpimarratu nahiko genuke Mitxelena-ren aipu hori:
"Noiz bait, ez dakit noiz, baina noizbait, planteatu beharko dugu zuk aipatu duzun gai garrantzitsu hori".
Eta baita azpimarratu nahi genuke sarrera hau:
Irakurri berri dugu artikulu bat ganik Gotzon Garate, zeinen titulu biziki adierazgarria dén "Zergatik egiten dute erdaraz euskal gazteek", eta non autoreak dioskú:
... Nola eskatu pertsona bati euskaraz egiteko, erdaraz errazago egiten badu? Ez dago eskubiderik horretarako. Hizkuntzak barreneko aberastasuna erakusteko dira. Erdaraz hobeki moldatzen bazara, erdaraz egingo duzu. [Gotzon Garate]
Artikulu hartan, Gotzon Garate-k honela erantzuten zion ki bere tituluko galdera:
Eta arrazoia oso sinplea eta begi bistakoa da: gehienek erdaraz egiten dute ERRAZAGO EGITEN DUTELAKO. Erdaraz erraz egiten dute eta euskaraz nekez."Oso sinplea eta begi bistakoa".
Realitate hori ondo ulertzea dá, gaur eta hemen, zientifikoki eta sozialki zentrala, afinda ez daitezen egon gaizkiulertuak, eta bila daitezen konponbide ahalik-eta egokienak eta egokituenak. Hala ere, analisi hori aurkitzen dá ondo ahaztua, eta are isildua. [1242] [>>>]
Etiketak: Gotzon Garate