Zér esan nahi dugu noiz diogun ze
hizkuntza regresibo batek eman ahal dú edozein informazio?
Hizkuntza regresiboek bádute
ezintasun praktiko-funtzionalik respektu progresiboek: izan ere, hizkuntza regresiboek ezin dute iritsi
diskursibitate-gradu biziki efektibo hori zein lortzen batute (
ofizioz) hizkuntza progresiboek. Hain zuzen horrexegatik,
ezin dutelako, regresiboek bilatu behar dituzté
bigarren mailako adabakiak respektu
soluzio sintaktiko-komunikatibo ondo efektiboak zein progresiboek eskaintzen dituztén
sistematikoki.
Baina, hizkuntza regresiboak ez badira berdin "informatiboak",
zéin zentzutan esaten dugu ze hizkuntza regresiboek eman ahal dute
edozein informazio?
Ikus daigun adibide bat jarria ganik Juan Garzia an bere "Joskera, lantegi
" (1997:370):
Los jugadores de la Real que regresaron ayer de su compromiso con la selección, y que, como todos sabemos, tuvieron una brillante actuación, han sido recibidos calurosamente por el numeroso público que asistió al entrenamiento en Zubieta. [1. versioa]
Esaldi hori emateko, Juan Garzia-k proposatzen digú honako hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren, eta Zubietan eurrez bildu den jendetzak oso harrera beroa egin die.
Gainera, alternatiboki, eskaintzen digu beste hau (komentarioa ere berea da):
Bistan denez, bigarren esaldiko erlatibo-prepausa ere ez da nahitaez horrela ematekoa:
Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien.
Hau da, aukerako
2. vertsioa litzaké hau:
Denok dakigunez, Realeko jokalariak ederki aritu ziren Selekzioarekin jokatu zuten partiduan. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen entrenamendua ikusteko, eta oso harrera beroa egin zien. [2. versioa]
Juan Garzia-ren
bide beretik, animatuko ginake emáten beste versio alternatibo hau,
are lauagoa:
Realeko jokalari batzuek partidu bat jokatu zuten Selekzioarekin. Denok dakigunez, partidu horretan ederki aritu ziren. Atzo itzuli ziren. Zubietan jendea eurrez bildu zen. Jende horrek Realeko jokalarien entrenamendua ikusi nahi zuen. Jende horrek oso harrera beroa egin zien atzo etorritakoei. [3. versioa]
Argi gelditu dadila: esaten dugunean ze hizkuntza regresiboetan eman ahal dá
edozein informazio, onartzen ari gara ze
3. eta 1. versioetan agertzen dá
informazio berbera, halan ze bi versio horiek liraké
informazionalki baliokideak.
Zentzu zehatz horretan esaten dugu.
Baina gauza bat da
informazioa ematea, eta beste gauza bat da
nóla ematen den informazio hori; eta azken ikuspuntu horretatik egon daitezké textu (edo diskurso) koherenteagoak, progresiboagoak, erosoagoak, ulergarriagoak, pausatuagoak, jarraituagoak, egokituagoak... eta, finean,
eraginkorragoak.
Adibidez, 3. versioan
jan dugu 1. versioko hierarkizazio aberats guztia. Esan nahi baita ze:
1. versioak bádu erliebe bat, non perpaus eta osagarri batzuk daudén eskegita ti beste batzuk sórtuz sistema osotu eta biribildu bat non erlazio guztiak agerian gelditzen diren.
3. versioan, aldiz, erliebe hori desagertu da (eta hala gertatu da, neurri handi batean, 2. versioan ere), eta aurkitzen dugu textu (edo diskurso) lauagoa, mekanikoagoa eta, edozein kasutan, zurrunagoa eta mugatuagoa (nahiz-eta, goiko zentzuan, informazio guztia eman).
Bestela esanda, baldin ikusiko bagenu 1. versioa nola
mapa bat kin erliebea, orduan 3. versioa litzaké mapa bat non agertuko liraké herriak,
baina erlieberik gabe, edo nahiago bada, esanguratsuki erliebe gutxiagorekin (esanguratsuki erliebe gutxiago jartzen da zeren
esanguratsuki nekezagoa da emátea erliebea an hizkuntza regresiboagoa, bai kodifikatzeko, bai deskodifikatzeko; eta horrek
kritikoki baldintzatzen dú edozein emaitza komunikatibo). Emaitza optimo regresiboa da
esanguratsuki mugatuagoa ezi optimo progresiboa, eta
esanguratsuki gutxiago eraginkorra, oro har.
Adibidez, Juan Garzia-ren 2. versioan ematen dá ondorengo esaldia
guztiz nagusiturik, lehenengo plano gordin batean: “
Atzo itzuli ziren”, halatan ze ematen zaio
intentzio bat (ikus
hau eta
hau) zein ez zeukan noiz agértu an bigarren planoa eta
barnén estruktura konplexuago bat: "
... que regresaron ayer de su compromiso con la seleccción...).
Hemen, gainera, báda beste puntu bat: bigarren planoan zentzua duen informazioak
ez du zértan zentzurik izan an lehenengoa. [44] [
>>>]
Etiketak: aberastasuna, eraginkortasuna, ezbidea, Juan Garzia, malgutasuna