Juan Garzia: "...idazkeraren trinkotasun indartsua baizik..."
Juan Garziak diosku ondorengoa gain nominalizazioak ("Joskera lantegi", 1997:500):
Ikus zeláko erraztasunez lotu ahal diren sintagma nominalizatuak (eta oro har sintagma nominalak) noiz integratuak barne estruktura progresiboak (erabili ditut goragoko hiru adibide horiek):
Kontuak kontu, izenaren ezker-eskuinak etekintsu baliatzen duen eskema hori guztiz normala da erdaraz. Areago, esango nuke bilatu egiten dela erdarazko prosa dotorean eskema hori oso-betetzea (adjektibo baloratiboek, espero izatekoa denez, izenaren ezkerreko enfasi-posizioa dute kuttun; zehaztaileek, jakina, eskuineko arruntagoa):
su esperado ingreso cautelar en prisiónsu inoportuna pero brillante intervención ante la aturdida asamblea proletariala imprevisible conglomeración fibro-molecular in absentia de los polímeros estéridos burgaleses
eta abar handi bat.
Funtzionatzen duen heinean, gainera, ez da pedanteria hutsa horren helburua, idazkeraren trinkotasun indartsua baizik, kontutan hartu behar baita [adibide] horietako bakoitzak, IS [Izen-Sintagma] itxuraren azpian, perpaus oso bat daramala gutxienez. (Juan Garzia 1997:500-501)Baina, zértan gelditzen gara? Ez al zuten nominalizazioek balio ki puztu esamoldeak, erabiliz adibidez aditz betegarri edo ortopedikoak? Pasarte horretan, baina, Garziak diosku ze nominalizazioen helburua izan daiteké idazkeraren trinkotasun indartsua. Hortaz, zér egiten dute nominalizazioak? Puztu ala trinkotu?
Ikus zeláko erraztasunez lotu ahal diren sintagma nominalizatuak (eta oro har sintagma nominalak) noiz integratuak barne estruktura progresiboak (erabili ditut goragoko hiru adibide horiek):
Jakina, erraztasun diskursiboak dirá finean bilakatzen erraztasun expresiboak. [190] [⇶]... Su esperado ingreso cautelar en prisión se esfumó tras su inoportuna pero brillante intervención ante la asamblea proletaria acerca de los devastadores efectos de una imprevisible conglomeración fibro-molecular in absentia de polímeros estéridos burgaleses tratados con ...
Etiketak: Juan Garzia, nominalizazioa
3 Comments:
Gaur goizean elkarrizketa bat izan dut kalean ikastolako andereño batekin. Biak tren berean joaten gara Donostiatik Hernaniko zentrora. Berria naiz herriko ikastetxean eta oraindik ez dut ongi ezagutzen ingurua. Honela hasi zait:
- Ikusi zaitut eskailerak igotzen estaziotik gora, baina aszensore (igogailu) bat dago.
Ez nekien hala zegoenik eta galdetu diot:
- Baina non dago aszensorea , ezkerreko ala eskuineko aldean?
Ez dit ongi harrapatu galdera,
- Ez dizut ulertzen, nola ze aldetan?
Eta nik,
- Irundik Brinkola bidean ala alderantziz?
Segituan moztu du,
- ¡Donde nos bajamos nosotros!
Nire galdera xinplea bezain garrantzitsua da: Zergatik jo du, euskaldun peto batek, gaztelerara, hain zuzen erlatibozko esaldi bat agertzen denean? Berriak atera duen Estilo Liburuan gai hau aztertzen al dute? Ikastoletako Euskara ikasgaian erlatibozko esaldiak modu errealista eta pragmatikoan lantzen al dituzte? Euskaltzaindiak zer dio mota honetako galderei buruz?
Berriro esango dut, galdera bat besterik ez da, baina zalantzarik gabe mamia du. Eta asko gainera.
Txopi
... direktoagoa, errazagoa...
zergatik esan dugu halakoak: "donde nos bajamos nosotros" eta ez honelakoak: "non bajatzen garen gu"?.
hiru motivo possible:
- motivo "linguisticoa": ez dakigu halan esan daitekeenik euskaraz, ez dugulako ikasi edo erizten dugulako eze ez dela euskara correctua.
- motivo "psykhologikoa": ez gara atrevitzen halakoak esaten, lotsatu-edo egiten garelako.
- motivo "sociolinguisticoa": erakutsi behar dugu eze badakigula castellanoz egiten, eta horretako, modurik directuena da castellanoz egitea, gutxi edo asko, geure interlocutoreekin.
luis lauzirika zenikazelaia.
Argitaratu iruzkina
<< Home