Juan Garzia: "berdin" ala "oso desberdin"?
Izan ere oso gauza desberdina da ISaren [Izen-Sintagmaren] gune nagusia eman (determinazioa eta izena) eta gero haren muina den izena zehazten segitzea (erdaraz gertatu ohi den moduan), eta (hori baita kasua) zehaztapen hori airean -erreferenterik gabe- egitea eta gero halako batean, guztiaren buruan, erreferente nagusi hori ematea. Garbi dago hor ere kizkur horietako bat egitera behartuko genukeela berehala irakurlea (hots, behin luze-konplexutasun gradu batera orduko). Kasu honetan, gainera, kontutan har bedi lan hori guztia esaldi orokorraren zatitxo txertatu batean egiteko eskatzen diogula. [Juan Garzia, 1997:368]Beraz, Juan Garzia-k (1997:368) hor diosku ze oso gauza desberdina da izen-sintagma [IS] modu batera edo bestera eman: buru-lehen edo buru-azken.
Bestaldetik, Juan Garzia bera mintzo zaigu honela (an bere "Esaldiaren antolaera", 2014) burúz izen-sintagmak, zein, bere hitzetan, lirakén esaldiaren adreiluak:
... ia erabatekoa da ispiluko simetria (...):
1) Aldapeko sagarraren adarraren puntan
2) en la punta de la rama del manzano de Aldape
Nola nahi ere, hala osaturiko unitateak esaldiaren oinarrizko osagaiak baino ez dira, eta unitate gisa dute zentzua: esaldiaren adreiluak dira, eta, berez, berdin dio prepositiboki zein postpositiboki fabrikatuak diren. Laburkiago adieraz daitekeen zerbaiten hedadurazko zehaztapentzat jo ditzakegu (ezkerrerantz hedatua postpositiboa, eta eskuinerantz hedatua prepositiboa):
han: [...] puntan.
allí: en la punta [...]
Adreiluak, esan dezagun bidenabar, ez dira izaten etxeak baino handiagoak (eta, hala izatera, ez lirateke oso erabilgarriak adreilu modura). Funtsean, ikusten ari garenez, izen-sintagmak ditugu oinarrian, eta haien barne-osaera da unitatea hedagarri bilakatzen duena (...):
3) [hor aurrean duzun sagarrondo koxkorraren goreneko adarraren mutur zorrotz] horretan.
Berriro diogu: luze-konplexuena delarik ere, izen-sintagmak osatzen duen unitate-hori esaldia den etxearen adreilu bat baino ez da, eta adreiluen tamainen mugan ibili behar da betiere, bere eginkizuna taxuz beteko badu. Prepositiboa (buru-buztan) izan zein postpositiboa (buztan-buru) izan, batera hartzeko unitate bat da halakoa, formaz eta esanahiz. [Juan Garzia, 2014:20-21]
Beraz orain Juan Garzia (2014:20-21) esaten ari zaigu ze, funtsean, izen-sintagmak [IS] dirá esaldiaren adreiluak, eta berdin dela adreilu horiek nóla osatu: pre edo postpositiboki, buru-lehen edo buru-azken. Zértan gabiltza? [262] [>>>]
_____________________________
Irakur ere:
1.: Zer gertatzen ari da hemen?
2.: A paradojá on itzulpena
3.: Burmako hizkuntza azpigaratua: Losing Gems as You Translate
4.: Unitate minimo koherentea vs tope prozesagarria
5.: Kontzeptu klabea: informazio-unitate itsaskorra
6.: Diskurtsibitatea: kalitate-faktore erabakigarri eta neurgarria (dá nire erantzun bat ki artikulu nagusia)
7.: Aditz-osteko neutrotasun pausatua dá produktua ti koherentzia
8.: F1 eta F2 berez dira foku-mota ezberdinak: F1 enfatikoagoa eta F2 landuagoa eta neutroagoa
9.: Beste zantzu bat ti koherentzia: aukerako pausa artén aditza eta foku estua
10.: Nexu postpositiboen joera sintetikoa vs nexu prepositiboen joera analitikoa
_____________________________
Etiketak: Juan Garzia, koherentzia sintaktiko-interpretatiboa


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home