asteartea, urria 02, 2018

Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez

Dio Irene Arraratsek an artikulua e-Lander Arretxea zein aritu garen komentatzen an azken hiru sarrerak (hau , hau eta hau) ("Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17):
... prosa modu hori ez da bere baitakoa, hau da, sortzen duen gehiena erdararen imitazioa da.
Prosa eredu horren zabaltzeak automatismo batzuk ere ekarri dituela dio Arraratsek: atzerakargagerundio faltsuakpuntuazio pobrea –komak eta puntuak bakarrik erabiltzea–, perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea… [Ikus "Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]
Beraz, Arrarats-en hitzetatik segitzen da ze:
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non ez dagoen atzerakargarik, baina emaitza ateratzen dá atzerakargatua
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non puntuazioa ez den pobrea, baina emaitza agertzen dá pobreki puntuatua 
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non perpaus erlatiboak ez diren erabiltzen neurrigabeki (ez dute ematen arazo berezirik), baina emaitza dá perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea (arazoak ematen dituzte);
  • edo, laburrean, imitatu egiten da sintaxi bat potentea eta eraginkorra, erdararena, baina emaitza ez dá ez potentea ez eraginkorra.
Zéin da arazoa? Arazoa da ze ezin da inplementatu sintaxi burulehenaren potentzia (informazional eta expresiboa) arártez estruktura eta baliabide sintaktiko buruazkenak, zein diren hagitz ahulago ze euren kontraparte burulehenak, halatan ze justuki ahultasun sintaktiko horregatik sortuko dá atzerakarga, justuki ahultasun sintaktiko horregatik beharko dá puntuazio erlatiboki gehiago, eta justuki ahultasun sintaktiko horregatik askoz kontu handiagoz erabili beharko dirá perpaus erlatiboak. Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez. [351] [>>>]

Etiketak: , , , ,