larunbata, maiatza 16, 2020

Helburuz-eta uler dadin, ordezta eragin dezan

Ondorengo komentario hau aurkituko duzu an blogá "Referentziak" ganik Erramun Gerrikagoitia (ikus beheragoko irudia). Honelaxe genioén han:
Konsidera daigun ondoko esaldia:
1) Las instituciones públicas ya desde el principio no han mantenido los planteamientos e inversiones requeridas para superar la creciente brecha entre estudiantes.
hala nola hauek ere:
2) La brecha entre estudiantes está creciendo y las instituciones públicas ya desde el principio no han mantedido los planteamientos e inversiones requeridas para superar eso.

3) La brecha entre estudiantes está creciendo y los planteamientos e inversiones requeridas para superar eso no las han mantenido las intituciones públicas ya desde el principio.
Zértan dira diferente?

Adibide baterako, 1. esaldian "creciente" hitza ez da baizik detaile osagarri bat zein kendu geinke gabé aldatu mezu orokorra. Bigarren eta hirugarrenean, aldiz, detaile hori bihurtu dá hasierako perpaus koordinatu bat, hartuz relevantzia bat zein ez zitzaion ematen (balirudike ze esaldi osoaren helburu eta arrazoi nagusia dá justuki ze arrakala areagotzen ari da).

Beste adibide bat: lehenengo esaldian, hasieratik dakigu ze mintzatuko gara buruz instituzio publikoak eta euren jarrera, bitarten bigarren eta hirugarrenean, gehiago mintzo gara buruz arrakala bat zein areagotzen ari da, eta zein bihurtzen ari dén arazo (beste intentzio bat da).

Esan nahi baita ze, nahiz hiru esaldi horiek emán "informazio bera" (ikus "Edozein informazio": zein zentzutan?), euren intentzioa ez da berdina (alde pragmatikoa). Matxinen adibideak ondo ilustratzen dú oinarrizko arazoa e euskal prosa:
Ikasleen arteko arrakala areagotzen ari da eta hori gainditzeak eskatzen duen planteamenduari eta inbertsioari ez diote erakunde publikoek hasieratik eutsi.
Hor Matxinek dú birmoldatu jatorrizko esaldia afin uler dadin (jatorrizko esaldia ez baitzen ondo ulertzen), baina ordainduz prezio pragmatiko handia: orain esaldiak gehiago dirudi deskripzio moduko bat, indarrik gabekoa, non jada inportanteena baita uler dadin, ordezta eragin dezan.

Gauza da ze, justuki uler dadin,  informazioa deskonposatu egiten da an unitate sinpleagoak, zein koordinatzen dira an ordena kronologiko-modukoa ("eta" eta "baina"), informazioa emanez, baina guztiz ilunduz hasierako intentzio komunikatiboa. Puntu hau hobeto ikusteko, konsidera daigun muturreko adibide hau (ikus ere "Esaldi bakoitzak bere intentzioa"):
Ikasleak daude, eta euren artean arrakala dago, eta arrakala hori areagotzen ari da, baina arrakala hori gainditu nahi dugu, eta hori egiteak planteamendu bat eta inbertsio bat eskatzen du, eta erakunde publikoek ez diote hasieratik horri eutsi.
Jakina hori ez da baizik karikatura bat, baina ondo islatzen du prosa-molde bat, ahula, estua, mugatua, laua, giharbakoa, ia deskriptibo hutsa, ia kronologikoa, helburuz-eta uler dadin, eta zein den hain karakteristikoa an euskal prosa, izanki eta zuzeneko konsekuentzia ti bere ahuldade sintaktikoa.

Nire aukera litzaké honelako zerbait:
Erakunde publikoek hasieratik bertatik ez diote eutsi ki planteamendu eta inbertsioak zein beharko lirake afin gainditu a arrakala arten ikasleak, zein ari den areagotzen.

[897] [>>>]

Etiketak: , ,

astelehena, urria 07, 2019

Birzabaldu "31eskutik"

Ondokoa idatzi dut gaur an bloga on Erramun Gerrikagoitia (deitzén Referentziak) azpi sarrera titulatzén "Zer luque tcharric, erabiliric librequi bakoitzac?", erantzunez ki Bittor noiz galdétu nire iritzia buruz zér egin liteken:
_____________________________________

Gauza bat, oso konkretua, zein egin liteke: Birzabaldu 31eskutik afin parte hartzaileak modu ezin irekiagoan, teknikoan, serioan eta sakonean mintza daitezen burúz bidea zeintan sartuta dagoen euskal prosa, eta berarekin euskal diskursoa, eta berarekin euskal irakaskuntza...
 _____________________________________

Horraino mezua. Bide batez, irakurri, mesedez, honako sarrera hau ere:

[675] [>>>]

_____________________________________________________

Ikus:

1.: ... noiz ikusi egoki

2.: Pilota-iragarkietan "erabilia eta onartua"

3.: Ez dago sakoneko diferentziarik

4.: Birzabaldu "31eskutik"

5.: Ez litzake egon behar batere arazorik

Etiketak: , , ,

asteartea, abuztua 27, 2019

Diskurso lineal-kronologiko-laua, baldintzatua ga esaldi motzak eta koordinazioa, baldintzatua ga sintaxi buruazkena

Azken sarreretan mintzatu gara buruzki desbidea zein ari den nagusitzen an euskara, zeinen efektuak irakur ditzakegun egunero adibidez an Berria egunkaria, nondik hartu dugún ondorengo alea, idatzia ga Oihana Teyseyre Koskarat gaur, 2019ko abuztuak 27:
Atzo bururatu zen G7koen goi bilera, eta harekin batera kontragailurra. Joan den asteazkenean hasi zuten, Hendaian (Lapurdi) eta Irunen (Gipuzkoa), alternatibak sortzeko egitaraua. Mintzaldi eta tailerretan, 6.000 pertsonak hartu zuten parte. Larunbatean, manifestazio jendetsua izan zen, eta, antolatzaileen arabera, 15.000 lagun bildu ziren G7koen aurka. Ostiralean, istilu batzuk gertatu ziren Urruñako (Lapurdi) erlaitzan. Larunbat arratsaldean, Baionan (Lapurdi) 500 manifestari bildu ziren. Polizia dispositibo ikaragarriak Baiona Txikitik ateratzeko bide guztiak itxi zituen, eta istiluak egon ziren bertan. Igande goizean, berriz, Bizi-ko kideek potreten martxa egin zuten Baionan, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen argazki lapurtuak ateraz. Arratsaldean, ortzadarraren gunea egitea pentsatu zuen G7 Ez plataformak, baina, «segurtasun» arazoengatik, bertan behera utzi zuten ekintza, eta herri harresia osatzeko deia egin zuten. Azken momentuan ezeztatu zuten hori ere. Bitartean, Bidarten, Baionan eta Hendaian (Lapurdi), atxilotuak askatzeko elkarretaratzeak egin zituzten: dozenaka pertsona identifikatu zituen Poliziak, eta hor ere atxiloketak izan ziren. [Oihana Teyseyre Koskarat, Berria, 2019-8-27]
Hor gabiltza, eginez diskurso lineal-kronologiko-laua kin esaldi motz aski irrelevanteak (lekuz kanpo) eta kin puntua (.), "..., eta..." eta "..., baina" nolá rekurso izarrak on gure sintaxia. [634] [>>>]

Etiketak: , , ,

astelehena, apirila 29, 2019

EHUko Euskara Zerbitzutik: "...euskara estandarrera moldatzea edota posible ez balitz, beste hizkuntza batean prestatzea artikulua"

Aurreko sarrera batean irakurtzen genuén pasarte bat aterea ti gure "Hizkuntza bere osotasunean" (2017), hain zuzen hau:
Gaitasun biologikoa versus teknologia linguistikoa 
Ondo ezberdindu behar ditugu gaitasun linguistikoa eta teknologia linguistikoa, gaitasun biologikoa eta tresna kulturala. Adibidez, gaitasun kognitibo zenbatzailea edo errekurtsiboa dira potentzialitate natural-biologikoak, eta zenbakiak edo baliabide sintaktiko-diskurtsibo buru-lehenak dira teknologia kulturala zeinen bitartez (hobeto) inplementatzen dugun gure gaitasun zenbatzailea edo errekurtsiboa, azken buruan esanguratsuki potentziatuz gure efizientzia eta eraginkortasun komunikatiboa. [2017]
Eta gauza da ze azken textu hori (2017), nik idatzitakoa izanik ere, oso da ezberdina tikan nire lehenengo versioa (2016) non nioén:
4. Gaitasun biologikoa aurka teknologia linguistikoa

Ondo ezberdindu behar ditugu gaitasun linguistikoa eta teknologia linguistikoa, gaitasun biologikoa eta tresna kulturala. Gaitasun kognitiboak dira potentzialitate natural-biologikoak (adibidez, gaitasun kognitibo zenbatzaile edo rekurtsiboa), bitartean-ze baliabide linguistikoak dira tresna kulturalak zeinek lagundu implementatzen efektiboki gure komunikazioa (esan nahi baita ze zenbakiak eta baliabide sintaktiko-diskurtsibo ahatsuak ez dira baizik teknologia zeinek lagundu inplementatzen inoren gaitasun zenbatzailea edo rekurtsiboa, hurrenez hurren). [2016]
Gero, jakingo nuen ze:
Euskara Zerbitzutik jakin dugunez, zure artikuluak ez ditu betetzen eskatzen dituzten irizpideak, eskertuko genizuke azaroaren 25erako euskara estandarrera moldatzea edota posible ez balitz, beste hizkuntza batean prestatzea artikulua. [2016]
Behin berridatzi ondoren, geldituko zén nola irakurri duzuen:
4. Gaitasun biologikoa versus teknologia linguistikoa

Ondo ezberdindu behar ditugu gaitasun linguistikoa eta teknologia linguistikoa, gaitasun biologikoa eta tresna kulturala. Adibidez, gaitasun kognitibo zenbatzailea edo errekurtsiboa dira potentzialitate natural-biologikoak, eta zenbakiak edo baliabide sintaktiko-diskurtsibo buru-lehenak dira teknologia kulturala zeinen bitartez (hobeto) inplementatzen dugun gure gaitasun zenbatzailea edo errekurtsiboa, azken buruan esanguratsuki potentziatuz gure efizientzia eta eraginkortasun komunikatiboa. [2017]
non desagertu dirén:
  1. aurkaritzako "aurka" prepositiboa, zein jada erabili den, batez ere an pilota-iragarkiak.
  2. aurkaritzako "bitartean-ze" prepositiboa, zein jada erabili den an bere formá "bitartean-eta", prepositiboa ere.
  3. "ze" konpletiboa (ez darama marka subordinatzailerik), jada erabilia.
  4. "... tresna kulturalak zeinek lagundu implementatzen..."erlatibo murriztaile ez-jokatua, zein ez den baizik beste perpaus subordinatu ez-jokatu bat, hori bai, erlatibo murriztailea ergatiboa delarik.
  5. "...ez dira baizik teknologia...", zein jada erabili den.
Estruktura guzti horiek, gure ustez, dirá, gaur bertan, ondo erabilgarriak tikan jarrera ireki bat (edo, gutxien gutxienik, horretaz mintzo liteke), baina, bistan denez, EHUko Euskara Zerbitzukoak ez zeudén, 2016an bederen, bereziki interesatuak. [514] [>>>]

Etiketak: , , , ,

igandea, apirila 07, 2019

Kezka ez da izaten nabarmenki markatzea esaldiko sintagma bat

Orohar, ordena diskursibo orekatu-potentean, kezka ez da izaten nabarmenki markatzea esaldiko sintagma bat gainén beste guztiak, zein geldituko lirakén ondo apalduak. Ez, kezka izaten dá ondo islatzea progresio informatiboa an modu jarraitu, koherente eta ahaltsua, abiatuz ezagunenetik eta amaituz ezezagunenean, ulertuz ze lehenagoko prestatzen duté geroko (eta bereziki bukaerako) sintagmen eraginkortasun informatibo eta expresibo betea. Hori dá mezuak ulertzeko klave progresiboa, klave potentea, klave potentziatzailea. [492] [>>>]

Etiketak: , ,

ostirala, azaroa 02, 2018

Eider Rodriguez-ek gáin "zein" partikula: "...ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko..."

Hemen eta hemen komentatu dugunaz gain, ondorengoa ere zioen Eider Rodriguez-ek noiz erantzuten ki Felix Ibargutxi kazetaria (2015):
Alde horretatik, 'zein' partikulak nire aldeko botoa dauka; non, noiz eta nola erabili da gakoa. Nik neuk duela ez hainbeste deskubritu nuen partikula hau (hamar bat urte?). Esan nahi dut neuri ez didatela eskolan irakatsi, eta ezagutzen dudanetik erabiltzen dut, nola bestela! Euskaraz literatura idazteko orduan dugun handicapetako bat erregistro faltarena da, eta 'zein' partikulak erregistro ezberdin baterako bidea ematen du; kolore bat gehiago da idazterako orduan. Horrez gain, eta irakasle naizen aldetik, oso erosoa da eskolak emateko orduan, ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko abagunea eskaintzen baitu. Eta pentsatu dut partikula horrek ematen duen dinamikotasuna oso bat datorrela egungo esteken formularekin; eta horregatik agian zaigula hain erabilgarri. Mundua azaltzeko modu berrietarako balio duela, alegia». [Eider Rodriguez an deklarazio batzuk ki Felix Ibargutxi, 2015]
Hortxe dugu:
  • ... oso erosoa da eskolak emateko orduan, ideiak bururatu ahala malabarismorik egin gabe txertatzeko abagunea eskaintzen baitu.
  • ... partikula horrek ematen duen dinamikotasuna ...
  • ... hain erabilgarri.
  • Mundua azaltzeko modu berrietarako balio duela, alegia.
Bai, oro har, partikula burulehen guztiak, behin haietara minimoki ohituta, oso dirá erosoak, dinamikoak, erabilgarriak, eta mundua azaltzeko modu berrietarako balio dute, modu irekiagoak, potenteagoak eta eraginkorragoak. [380] [>>>]

Etiketak: , , , , ,

asteartea, urria 02, 2018

Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez

Dio Irene Arraratsek an artikulua e-Lander Arretxea zein aritu garen komentatzen an azken hiru sarrerak (hau , hau eta hau) ("Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17):
... prosa modu hori ez da bere baitakoa, hau da, sortzen duen gehiena erdararen imitazioa da.
Prosa eredu horren zabaltzeak automatismo batzuk ere ekarri dituela dio Arraratsek: atzerakargagerundio faltsuakpuntuazio pobrea –komak eta puntuak bakarrik erabiltzea–, perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea… [Ikus "Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]
Beraz, Arrarats-en hitzetatik segitzen da ze:
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non ez dagoen atzerakargarik, baina emaitza ateratzen dá atzerakargatua
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non puntuazioa ez den pobrea, baina emaitza agertzen dá pobreki puntuatua 
  • imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non perpaus erlatiboak ez diren erabiltzen neurrigabeki (ez dute ematen arazo berezirik), baina emaitza dá perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea (arazoak ematen dituzte);
  • edo, laburrean, imitatu egiten da sintaxi bat potentea eta eraginkorra, erdararena, baina emaitza ez dá ez potentea ez eraginkorra.
Zéin da arazoa? Arazoa da ze ezin da inplementatu sintaxi burulehenaren potentzia (informazional eta expresiboa) arártez estruktura eta baliabide sintaktiko buruazkenak, zein diren hagitz ahulago ze euren kontraparte burulehenak, halatan ze justuki ahultasun sintaktiko horregatik sortuko dá atzerakarga, justuki ahultasun sintaktiko horregatik beharko dá puntuazio erlatiboki gehiago, eta justuki ahultasun sintaktiko horregatik askoz kontu handiagoz erabili beharko dirá perpaus erlatiboak. Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez. [351] [>>>]

Etiketak: , , , ,

igandea, iraila 30, 2018

Ohiko baliabide buruazkenekin, nekez askatuko da prosa (diskursoa).

Irene Arrarats-ek rematatzen du hori pasartea zein ari garen komentatzen an azken bi sarrerak (ikus [348] eta [349]) kin ondorengo hitzak (ikus Lander Arretxea-ren "Prosa apropoposa gurea?" (2016-1-17):
"Nolanahi ere, beste askok ez dute porru hori irensten [referitzen da ki prosa estandar oso zabaldu hori zein deskribatu berri dun], eta, bistan denez, bestelako prosa modu batzuk ere sortzen dira, komunikatiboagoak eta erakargarriagoak”. ["Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]
Gauza da ze espero beharko genuke topatzea bestelako prosa-modu horiek an hori egunkaria zein Arratsas-ek linguistikoki zuzentzen duen baina alferrik (ikus adibidez, gaurko alea), eta gauza da ze ia 3 urte dira noiztik Arrarats-ek idatzi zuén bere artikulua.

Areago, ezin dugu imaginatu nóla egin liteken prosa askea kin baliabide mugatuak, nóla egin liteken prosa sintaktikoki aberatsa kin tresna sintaktikoak eze ez dute ametitzen euren konbinazio arin eta potentea, nóla egin liteken prosarik eraginkorrena kin baliabide buruazkenak, zeinen beharrezko adreilu informatibo estrategikoak eman diren potentzialki askoz atzerago, ezinduz bukaerako kolperik eraginkorrenak, eta mugatuz diskursoa eta bere efektibitatea (kantitatea eta kalitatea).

Ohiko baliabide buruazkenekin, nekez askatuko da prosa (diskursoa). [350] [>>>]

Etiketak: , , , ,

larunbata, iraila 29, 2018

Irene Arrarats: "Prosa hori, erregistro formalean, hankamotza; lagunartekoan pozoi hutsa"

Irene Arrarats aurreko sarreran dú karakterizatu prosa estandar oso zabaldu bat, pobretua, baliabide gutxikoa, errepikakorra eta inguruko erdaren imitakorra, zeinen efektuak berak valoratzen dituén honela (ikus Lander Arretxea-ren "Prosa apropoposa gurea?" (2016-1-17)]:
“Batzuentzat hori da euskara batua, hori baino ez. Erregistro formaletan, prosa modu hori hankamotza da, zehaztasunik gabea; lagunarteko erregistroan ordea, pozoi hutsa da, artifiziala eta graziarik gabekoa delako... ["Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]
Gure partetik soilik esán ze, aldean izanda eredu buru-lehen potentea (zein, jakina, saiatzen garen imitatzen), edozein eredu buru-azken gertatuko dá hala formalean nola lagunartean argiki mugatuagoa eta nabarmenki gutxiago eraginkorra, gehiago kostata ere.  

Hortaz eta orohar, zénbat eta baliabide buru-lehen gehiago berreskuratu tik ahanztura, zénbat eta baliabide gehiago sórtu erabiliz euskararen mekanismo sintaktiko zaharrak edo berriak, hainbat askeagoa, aberatsagoa, erakargarriagoa eta eraginkorragoa izanen da emaitza komunikatiboa. [349] [>>>]

Etiketak: , , , , ,

ostirala, iraila 14, 2018

Aise aurrerantza, nekez atzerantza

Ikus nóla hasten zuen César Ortuzar-rek bere kronika periodistikoa gain herenegungo etapá on Vuelta (Deia):
En realidad, la memoria y el recuerdo alcanzan más allá que el palmarés, que con el tiempo no es más que una nota al pie de página del memorándum de la Vuelta. Oiz quería meterse en los sueños y en el territorio de las cimas que se ganan el respeto de la afición, que abrazó una subida bestial, hasta los mismos límites del ser humano, un territorio de agonía abrumadora que eligió a Michael Woods en una montaña que nació para siempre para el ciclismo. El canadiense fue el primero en hollar un cima imposible, plegada entre la niebla y la muchedumbre, que quiso pintar de épica una ascensión que fue un paredón de fusilamiento. En una subida de pesadilla, Woods se inspiró en Hunter y señaló al cielo. Un triunfo para la eternidad. Hunter era la criatura que su esposa y él esperaban con ilusión pero perdieron antes del parto. Un drama humano. Con su victoria, Woods le puso el nombre a un sueño que germinó desde la veneración al ciclismo y que recorrió el espinazo de Bizkaia, su sistema nervioso y su epidermis, entregada la afición al ciclismo en un final colosal, apoteósico. El Tour de Bizkaia. [César Ortuzar, Deia, lehen parrafoa]
Konparatu mesedez goragoko prosa eta ondorengoa ganik Eñaut Agirrebengoa an Berria (ber lehen paragrafoa on euskarazko kronika gain ber etapa):
Bizkaiko Balkoiak balkoitik gutxi izan zuen atzo. Behe laino trinkoak inguruko paraje ederrak ezkutatu zituen. Edonola ere, lainopean argi printza ugari izan zen, Espainiako Vueltako 17. etapako amaiera ikusgarriari esker. Giro goibela txirrindularien jardunak eta zaleen berotasunak argitu zuten. Oso mamitsua izan zen etapa ehiztarien arteko borroka, baita oilarren dema ere. Izen propioak Michael Woods (Education First), Alejandro Valverde (Movistar) eta Enric Mas (Quick) izan ziren. Woodsek besoak altxatu zituen Oizko helmugan, eguneko ihesaldian sartu eta azken metroak herio batean eginda. Valverdek eta Masek, berriz, atzean utzi zuten Simon Yates (Mitchelton) liderra, eta zortzi segundo atera zizkioten. [Eñaut Agirrebengoa, Berria]
Mila aldiz gutxio aberatsa, mila adiz gutxio indartsua, mila aldiz gutxio distiratsua, eta finean, mila adiz gutxio efektiboa. Eta hori hala izateko arrazoi nagusia dá sintaktikoa: sintaxi burulehenak ematen ditú aukera errazak ki sortu diskurso aberats, indartsu, distiratsu eta efektiboa, bitartean-ze sintaxi buruazkena sotilki baina etengabe arituko da nahaspilatzén, ez bada moztén, hala haria nola jarioa on diskursoa, zein den hariltzen aise aurrerantza, nekez atzerantza. [341] [>>>]

Etiketak: , ,

asteartea, uztaila 24, 2018

Kazetari berbera, autore-kronika batean, beste era batera expresatuko da

Ikus dezagun egunkari baten adibide bat (Deia, 2018-4-23) non, sinadurabako berri inpersonal batean, kazetaria saiatzen da mantentzen distantzia bat respektu hitz batzuk zein Sergio Ramirez idazle nikaraguarrak egin zituen gáin egoera politiko-soziala zein ari den bizitzen an Nikaragua (noiz idazle horrek jaso Cervantes saria). Jakingarria da ze Sergio Ramírez izan zén Nikaraguako presidenteordea kin Daniel Ortega artio 1990:
MENCIÓN A LA SITUACIÓN EN NICARAGUA
El escritor Sergio Ramírez ha dedicado unas palabras al comienzo de su discurso en la ceremonia de entrega del Premio Cervantes en memoria de los nicaragüenses que han perdido la vida en las protestas contra la reforma de la seguridad social del gobierno de Nicaragua.

"A la memoria de los nicaragüenses que han sido asesinados por salir a la calle a reclamar justicia y democracia", ha declarado el autor justo antes de comenzar con la lectura de su discurso por la concesión del Cervantes en el Paraninfo de Alcalá de Henares.

Hor, kazetaria saiatzen da desagertzen ti berria, saiatzen da eliminatzen ti bere diskursoa edozein hitz edo esapide zek adierazi lezake valorazio bat, berak izan nahi du notario moduko bat, utziz valorazioak (eta hitz eta esapide valoratiboak) ki protagonista e-berria, zein ez den kazetaria bera, baizik, noski, idazle saritua. Helburu jakin horrekin aukeratzen ditu kazetari anonimoak bere esapideak.

Eta bistan gelditzen da kontrastea artén kazetariak aukeratutako han perdido la vida aski neutroa, eta idazle sarituak askoz hurbilagotik esandako han sido asesinados; edota artén protestas contra la reforma de la seguridad social del gobierno de Nicaragua teknikoagoa, eta salir a la calle a reclamar justicia y democracia kritikoagoa. Baina ez dago hor terrore semantikorik batere, baizik kazetariaren jarrera distante kalkulatu bat, utziz protagonistarentzat paper valoratiboa, kritikoa edota konprometitu hurbilagoa

Kazetari berbera autore-kronika batean (edo antzeko lan personalago batean) beste modu batera expresatuko da, halatan ze, neurri handi batean bederen, desagertuko da distantzia hori, bide emanez ki kazetariaren (kazetari sinatzailearen) aportazio handiagoa, zeinen isla izanen den askoz expresio posizionatuagoa, nabariagoa, personalagoa (ikus adibidez aurreko sarrera).

Bikoiztasun horrek, non idazten den inpersonalago edo personalago aráuz
helburua, dú erakusten ez dela existitzen erabilera periodistiko horietan terrore semantikorik, eta ezin dela esan ze kazetariek...

...siempre tienen miedo de mostrar familiaridad e interés por las cosas de las que habla, y se sienten en el deber de dar a entender: «Yo hablo de estas cosas casualmente, pero mi función está muy por encima de las cosas que digo y que hago, mi función está por encima de todo, incluso por encima de mí mismo», teniendo como motivación psicológica, en el fondo, el odio por uno mismo. [Calvino, 1965, ikus an "Italo Calvinoren larregikeriak eta Lertxundiren antilingua"]. 

Sinpleki, kasu bakoitzean helburu komunikatiboa ezberdina da. [317] [>>>]

Etiketak: ,

asteazkena, apirila 19, 2006

"..., badago beste problema handi bat: diskurtsoa." (Iñaki Ugarteburu)

Dio Iñaki Ugarteburu-k (EHUko Euskara Institutukoa baita) an elkarrizketa bat zein egin baitiote respektu "Espezialitateko hizkerak eta terminologia":
Terminologiaz gain, badago beste problema handi bat: diskurtsoa. Testu teknikoa kontzeptualki askoz sendoagoa da, testu arrunta baino. Kontzeptu asko erabiltzen dira eta kontzeptu horien arteko lotura konplexuagoa da. Horretarako baliabide berezi batzuk behar dira. Gaztelaniaz arazoa erdi konponduta dago, besteak beste, esaldia atzeraka irekitzen delako erlatibozko esaldien bidez. Euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. [Campusa berri, Euskal Herriko Unibersitatearen aldizkaria, 2006ko urtarrila, 28. or.]
Ados.

Bai, esaldia atzeraka irekitzeak (nik aurreraka esango nuke) biziki errazten du fluidade diskursiboa (diskursoa), eta erraztasun (existentzial) hori nabari-nabaria izaten da noiz transmititu-kudeatu nahi baitugu informazio-karga handi, trinko edo/ta konplexua.

Bai, euskarak bere baliabide propioak behar ditu eta hor erabaki batzuk hartu beharra dago. [77] []

Etiketak: ,