Automatismoz edo ez, imitazioz edo ez
... prosa modu hori ez da bere baitakoa, hau da, sortzen duen gehiena erdararen imitazioa da.
Prosa eredu horren zabaltzeak automatismo batzuk ere ekarri dituela dio Arraratsek: atzerakarga, gerundio faltsuak, puntuazio pobrea –komak eta puntuak bakarrik erabiltzea–, perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea… [Ikus "Prosa apropoposa gurea?", 2016-1-17]Beraz, Arrarats-en hitzetatik segitzen da ze:
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non ez dagoen atzerakargarik, baina emaitza ateratzen dá atzerakargatua;
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non puntuazioa ez den pobrea, baina emaitza agertzen dá pobreki puntuatua;
- imitatu egiten da eredu bat, erdararena, non perpaus erlatiboak ez diren erabiltzen neurrigabeki (ez dute ematen arazo berezirik), baina emaitza dá perpaus erlatiboen erabilera neurrigabea (arazoak ematen dituzte);
- edo, laburrean, imitatu egiten da sintaxi bat potentea eta eraginkorra, erdararena, baina emaitza ez dá ez potentea ez eraginkorra.
Etiketak: arrarats, diskursoa, efektuak, eraginkortasuna, prosa