ostirala, azaroa 15, 2019

Bittor Hidalgo: Nahasi?

Jarraian doa (marraren ostean) Bittor Hidalgo-k atzo e-mailez bidalitako erantzuna, titúlatzen "Nahasi?",  zein joango garen komentatzen ondorengo mezuetan (Bittor Hidalgo: "Saiatu naiz BALBULAn idazten, luze, eta ez dit onartu mezue, luzeegi delako..."). Irakasle eta ikertzaile xume modura, nahi diot eskertu ki Bittor Hidalgo bere erantzun luzea, zein asko estimatzen dudan.

Eta espero ditut, Bittor, zure erantzun gehiago, askoz gehiago: nire asmoa litzake, biok (eta munduko persona guztiek ere, jakina), elkarrekin, hemen eta publikoki, aplika dezagula evidentzia eta logika zientifikoa ki kuestioa zein tokatzen zaigun, esan nahi baita kuestio sintaktiko-komunikatiboa, afin ailega gaitezen ki guztiz diluzidatu kuestioa an konklusio final bat, zein, esan gabe doa, litzaké guztiz publikoa eta legitimoki kritigarria ganik edozein ikertzaile edo persona zek hala desio luke.

"Gu" ikertzaile (sakon, zintzo eta serio) hori, evidenteki, arras interesatzen zait: beste guztia, berez etorri beharko litzake.
_____________________________________________

Nahasi? [Bittor Hidalgo]

Benetan sentitzen dut nonbait zugan izan dudan eragina azken bi iruzkinekin, ‘justu alderantzizkoa edo’ zenez nire iruzkinen asmoa... Baina nire enpatia falta atabikoa beti iristen bide da nik aurreikusi gabeko mugetara... (nire hurbilekoenek beti dioten arren ez daukadala ez aitzakiarik, ez barkamenik…).

Nik ‘zuri’ eskatu nahi nizun ‘gerra’ terminoak ahaztea, niri atxikitzen didazun ‘terminologia belikoa eta belizista’ hori (horretatik hasierako eurak vs gu haren ingurukoa), zuk ongi diozun bezala ‘partiketa, berdin ere onartezina, arten "gu" (non nik behintzat ez dut egon nahi) eta "etsaiak", zein […] den zatiketa manikeoa eta indefinitua’, eta aldiz bultzatzea zuk ere desio duzun ‘debate bat zein den zientifikoa, eta zeinen interes soziala dén saihestezina’.

Eta esan behar dut benetan penaz irakurri dudala diozunean ‘"gu" (non nik behintzat ez dut egon nahi)’ hori, hain zuzen ‘gu’ hori sendo sortzea denean / litzatekeenean nire asmo / gogoa, zurekin elkarrizketa honetan hastean.

Eta orain gutxi aurrez aurre esandakoak errepikatu nahi nizkizuke. Zure ‘Garabideak’ irakurri nuenean orain hamabost-edo gehiago urte, sentsazio gazi-gozoa izan nuen, eta badakit antzekoa izan bide zuela beste hainbatek ere. Gutxi gorabehera esanda:

1. Guztiz-edo bat netorkeen zuk bertan egiten duzun egoeraren diagnostikoarekin.
2. Bai eta ere gure tradizio sintaktiko ‘guztia’ erreibindikatzearekin, ezagutu, ongi aztertu eta zabaltzearekin, antidoto nagusi gisa gaur eguneko joskera joera garaitzaile murriztaile esklerotikoen aldean.
3. Ez netorren batere bat pentsatzen ‘gaur eguneko joskera joera murriztaile esklerotikoak’ garaitzeko bidea izan zitekeenik garatzea zuk proposatutako sistema ‘prepositibo’ ‘artifizial’ ‘berri’ ‘orokorra’, batez ere batere beharrik ez den lekuan, ‘ki Bittor’ ‘hen Jesus’ edo ‘an artikulu’ batek ez duelako batere abantaila komunikatiborik ez kognitiborik ‘Bittorrekin’ ‘Jesusen’ edo ‘artikuluan’ baten aldean. Munduko hizkuntza familiatzat hartu ohi diren gehienek egin ohi dute hala, %56 inguruk (?), gaur egun aztertuak diren hizkuntzen %40k-edo baino gehiagok, gehi gerora alderantzizko determinatu + determinatzaile ordenara igaro diren hizkuntzetako asko ere beren aurreko garaietan.
4. Beste gauza bat da sintagma luze(ago)ez ari garenean, eta bereziki sintagma hauek barnean dutenean jada (beste) aditz bat, h.d. beste esaldi bat, mendeko esaldi bat. Eta gure tradizioak ongi ekin dio, nire ustez, kontu horri, nahiz hori ahaztu (nahi izan) gaur eguneko ‘gramatika joera nagusiek’:
  • Aditzak –eta mendeko esaldietan hauei erantsita eman ohi diren menderagailuak– ez gehiegi atzeratuz esaldian, eta bereziki ez ‘artifizialki’ atzeratuz, mendeko esaldi hauetako osagaiak nasai asko emanez mendeko aditzaren ondoren ere (eta aditzoi erantsitako morfema menderagailuen ondoren ere) –baita ere ohiko erlatibozko -(e)n + buru determinatu + erlazio atzizkien ondoren ere, zein jo ohi den egitura ‘zailen’ halakorik egin ahal izateko–.
  • Partikula menderatzaile-edo prepositiboak sortuz edo erabiliz, zuk ere ongi asko haizatzen dituzunak behin eta berriro, bai berez sintagma laburren ondorenean eman ohi diren lokailuak-edo aurreratuz –ordea, ostera…–, bai galdetzaileetatik eratorriak –zeinismoa: zein, zergatik, zeren, noiz, non, nola… (Kepa Altonagaren Back to Lizarragaren bidean eta)–, zein bestela, ohikoenen artekoak baldin (eta/ere), nahiz (eta/ere), harik eta, baizik (eta/ere), baina, baino, izan, (d-)ela…, edota ez hain ohikoak, edota gaitzetsi ohi nahi direnak kanpoko hizkuntzari harturikoak direnez edo, nola: segun (eta), iake(ta), amoreagatik, afin(ke) [, versus] …, denak ere ‘erreibindikatu, ezagutu, ongi aztertu eta zabaldu beharrekoak, antidoto nagusi gisa gaur eguneko joskera joera garaitzaile murriztaile esklerotikoen aldean’.
Nik aurrez aurre proposatu nizuna, eta azken iruzkinekin bideratu nahi nuena, nonbait oso txarto, zen, elkarrekin ‘denon artean’ estrategia bat diseinatzea ados egon gaitezkeen arloak garatzeko, defendatzeko, zabaltzeko..., zein uste dudan asko direla, eta oso garrantzizkoak. Espres, gorago aipatu 1, 2 eta 4. ataletakoak, eta horiek defendatzeko eratzea ‘gu’ bat, zeinetan gustatuko litzaidakeen zu ere izatea.

Eta aldiz ‘aparte’ uztea adostasun ekinbide horretatik 3. puntuan aipatutakoak, niri behintzat, eta aipatu beste puntuekin bat datoreen beste hainbat jenderi ere, eragin kaltegarrikoak iruditzen zaizkidanak, behar bezalako defentsa eta zabaltzea egiteko 1, 2 eta 4 ataletakoenak.

Niri oso ongi iruditzen zait zuk 3. puntukoak ere defendatzea, eta are hauei nahi diezun garrantzia ematea beste askok ere bat egiten dugun diagnostikoko gaitzak konpontze aldera, eta hauek praktikan jartzea...

Aurrez aurre ere iradokitzen nizuna eta orain agerian eskatzen dizudana da bi arloak bereiztea.
  • ‘Gu’ bat bultzatzea / indartzea 1, 2, 4 ataletako puntuak (edo are beste) garatzeko (eta ni horren barne sentituko nintzateke, eta lagunduko nuke bihotzez...).
  • Zuk, eta gura duzuenok, beste ‘gu’ bat ere bultzatzea / indartzea, agian jada egiten duzuen moduan, 1, 2, 4 ataletako kontuak bultzatzeaz gain, 3. alorrekoak ere landuko zenituzketenak. Ni ez nintzateke ‘gu’ horren parte sentituko.
Hainbeste eskatzea al da zuk ere, eta zu lakoek, parte hartu dezazu(e)n 1, 2, 4 puntu horien aldeko lanean indarrak batuz beste nahi dugun guztiokin? Ez al dizu(e) merezi ekinbide horrek? Nahiz eta zu(e)k gero ‘aparte’ tratatu behar 1, 2, 4 puntuetakoez gain, 3. puntukoak.

Edo 3. puntukoak edo ezer ez?

Ez zait hori esatrategia ona iruditzen, eta itzuliz berriro termino militarretara, ez gerrarik irabazteko, baina ezta ere bataila sinpleenak kudeatzeko...

Ulertzen deustazulakoan...

Maitasunez

Bittor

P.S. ‘Nabaritzen’ dituzunen gainean:

a) Diozu: “zure diskursoan evitatzen duzu ia edozein erabilera sintaktiko minimoki aurrerazalea”. Eta esan ahal dizut ebitatu ez ditudala ebitatzen, beste gauza bat da erabiltzea edo ez. Baina nik ez dut inoiz jarri nire prosa ez ezeren ez inoren eredu, eta ez jarriko. Nahikoa kostatzen zait nire ideiak argitzea, gero gainera asmatzeko hauek azaltzeko moduarekin… Eginkizun hori prosalariendako…, ez gure ideiak azaltzeko hain justu gabiltzanontzako… Ulertu banazate…! Ainazate ulertu!

b) Sentitzen dut nabaritzea erabiltzen ditudala ‘"sabel-mugimenduak" eragiten dizkizuten destainezko expresioak noiz mintzo zaren buruz erabilera sintaktiko garatzaileak’. Ezen jadaneko argi dukezun moduan, nik zure proposamenen artean bereizten ditut gutxieneko BI ‘erabilera sintaktiko garatzaileak’, eta batzuen alde nagokizu zeharo, tradiziotik datozkigukeenak edo –edo antzekoak–, eta bestetzuen kontra, edo gutxienez eskeptikismo handiagaz, oso arrotzak egiten zaizkidan neurrian –Larramendik edo Sabinok artifizialki hain ‘arrotz’ sorturiko hitz askoren kasuan legez–, eta inongo komunikazioa erraztu ordez euskaraz, hau GUZTIZ zailtzen dutenean, berriro diot, inolako mesederik ekarri gabe gure prosari (nire ustean noski). Beste gauza bat izango da arrakasta lortzen baduzu(e) halako partikularen bat zabaltzen gure artean… Baina ni oraingoz ez nago nire indar eskasak horretan inbertitze alde, ez baitut uste direnik, zuk diozun moduan ‘bide bakarra ki soluzioa hen arazoak zeintaz ari garen, eta zein, vistan denez, zugatik balitz, pasatuko ziren ki ahanztura perfektua.” Bada, bai, ezen ez zaizkit batere gogoko gertatzen ki, hen edo an bezalako preposizioak, edota zatio bezalako idazkeren alde egitea zergatik tradizio batuko baten ordez. Ez daukagu nahikoa lan zergatik preposizioa defendatzen, gainera honen zatio aldaeraren alde egiteko, edo z(e)ati(k) edo nahizuna…

c) "arrazoi izateaz": Munduko arrazoi guztia izan dezakezu, nahi duzun guztia –agian bestetzuk beste arrazoi batzuk, bain…–. Kontua da hizkuntza ‘naturalek edo’ ez ohi dutela jokatu / jokatzen ‘arrazoiz’, edo ‘arazoiz’ bakarrik behintzat, edo are nagusiki. Hizkuntzak tresna sozialak dira, eta gizarte erabilerak egin ohi ditu. Noski, ‘norbait’ da beti hasieran. Agian zu ere. Baina ez da nahikoa ‘munduko arrazoi guztia izatea’ erabilera bat zabaltzeko. Kontzienteki edo ez, mundu hori jarri behar duzu erabilera horretan. Eta oso ondo iruditzen zait zu horretan saiatzea ere hen, ki, an bezalako berrikuntzekin, munduko arrazoi guztia bazenu ere, ez delako erraza arrakasta lortu dezazun… Gonbidatuko zaitut txanpain / kaba kopa batera horietakoren baten arrakasta ospatzeko… –omore izan gura du esaldiak–. Hortik ‘arrazoi izatearen’ kontuak…

[Bittor Hidalgo]

[714] [>>>]

Etiketak: