astelehena, maiatza 31, 2021

"irudi ezi..."

Behin aurreko batean aipatú "iduri-eta..." baliabide burulehena, eta horrekin guztiz loturik, gaur nahi genuke gogoratú bere aldaera kin "-ezi ...", esan nahi baitá "iduri-ezi..." edo, laburrago, "iduri-ze...". Ikustagun an OEH:

Halako testigantza explizitoak egon ez balira ere, aukera hortxe egonen zen, eskura. []

3 Comments:

Anonymous Anonimoa said...


Recursu prepositivo posible eta interesantea:

Luis Mitxelenaren "Textos arcaicos vascos" obran, zati hau, non agertzen den "gero gehiago" expresioa, esan nahiz "junto a" edo "junto con":

- dagos batuta / burua ysanyc / Onsalu / Onsaluch / guero gueyago / Onsalu / ta Lope / ta Ochoa orren semeac escutari ascogas /

Erdara gaztelauan:

- "estan reunidos siendo jefe Gonzalo Gonzalez junto con Gonzalo y Lope y Ochoa, los hijos de este, con muchos escuderos"

Textua Ibarguen Caphopin khronikatik hartua.

Luis Lauzirika

astelehena, maiatza 31, 2021 11:18:00 AM  
Anonymous Anonimoa said...

En el jauregui o palaçio de Andramendi, a diecinuebe días del mes de junio, años nonbrado del señor nuestro de 564, en este lugar estaban juntos, como cabeça que hes, Gonçalo Gonçáles, y después dél, más Gonçalo y Lope y Ochoa, sus hijos, con otros munchos escuderos para hazer las amistades y paçes entre Aramac de Obillos y Romiro de Icartuco.

OHEren arabera, más horrek 'ere bai' esan nahi du, eta haren baliokidetzat BAI GEHIAGO ('y también') ematen du, eskrituretan ere erabilia:

Aurrean dagoçala Oña enganean Ochoa Onsaluch burua dala Aren Urrengo Anage Lastanac Anso Joane Onsalu baygueyago onenbean Escutariric Asco darda bacochac

Gilen

astelehena, maiatza 31, 2021 11:58:00 AM  
Blogger Gilen said...

Zuzenketa:

OHEren arabera, GUEYAGO horrek 'ere bai' esan nahi du, eta haren baliokidetzat BAI GEHIAGO ('y también') ematen du, eskrituretan ere erabilia:

astelehena, maiatza 31, 2021 12:02:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home