osteguna, abendua 02, 2021

Hawkins-en eredua noiz 1) soilik V-k eraiki VPak, eta 2) sujetuak eta objetuak berdin luzeak: biak hitz batekoak (kasu sinpleena)

Herenegun ikusten genuen "Nóla geldituko litzake efizientzia-ranking orokorra arten 6 ordenak baldin soilik aditzak (V-k) eraiki ahalko balu bere aditz-sintagma (VP)":

SVO > SOV = VSO = OVS > VOS = OSV

zein, genioenez, arazo bihurtzen da noiz Hawkins saiatzen ari den inplementatzen Tomlin-en maiztasun sinkronikoak

Baina, gogoratu gaitezen ze, hor, Hawkins ari da suposatzen ze OV ordenetan sujetuak luzatzen dira gehiago zein euren predikatuko objetuak, bitártean-eta, aldiz, VO ordenetan sujetu horiek izanen lirake laburragoak zein euren objetuak. Supuesto horretaz gehiago mintzatu behar gara baina, orain, ikusi nahi genuke nóla geldituko litzake goragoko emaitza baldin sujetuak eta objetuak izanen balira berdin luzeak (zein, gure ustez, ez den abiapuntu txarra). Hau da, ikusi nahi genuke nóla geldituko litzake ranking orokorra baldin:

  • soilik V-k eraiki VPak
  • sujetuak eta objetuak berdin luzeak: biak hitz batekoak (kasu sinpleena) 

Abiapuntuko kasu sinple horretan, gertatuko litzake ze:

  • SVO = OVS = %100
  • SOV = VOS = %84
  • VSO = OSV = %84

non, alde batetik, 

  • ordena batek izanen du ber portzentajea zein bere alderantzizkoa,

eta bestetik,

  • ordena aditzerdikoak dute lortzen portzentaje altuagoa zein ordena aditzmuturrekoak.

Modu horretan, ordenazio osoa geldituko litzaké honela:

 SVO = OVS > SOV = VOS = VSO = OSV

zein den are desegokiagoa zein goragokoa afin azáldu Tomlin-en maiztasun sinkronikoak. []