Juan Garzia (1997): "... nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan"
Jarrai daigun komentatzen atzoko artikulua on Juan Garzia (dakigunez, titúlatzen "Galdegaia aditzaren atzean", (2013), irákurriz bere hirugarren paragrafoa:
Zinez, bitxia. Bai, bitxia da mintzatzea gain hil ala biziko jarrera gotortuak erántzunez ki beste ikertzaile bat (Gilen Mejuto) zein galdetzen ari zaion ki Juan Garzia zéin diren bere arrazoiak, azal dagiela bere argumentuak. Edonola ere, Juan Garziak, akaso yoga pixkat eginda gero, irudikatuko du ze ikertzaile-galdetzaile horrek sinpleki ez ditu ikusten bere arrazoi evidenteki sendo horiek, eta, finean, erantzungo dio. Zértara dator hori guztia? Azal dagiela behin betiko bere argumentuak xeheki mesedez. Bere lana da, eta bere erantzukizuna (nahiz ez den lehen aldia non ez dun erantzuten: ikus adibidez: "Zer gertatzen ari da hemen?").
Eta aurrekoa bitxia bazen, are bitxiagoa da ikustea nóla ikertzaile berbera zek dio ... (ikus "Arrazoia dá ze, arau garziarrean, SVO ordenako S hori interpretatu behar dá nola galdegai enfatikoa"):
Esan beharra dago, aurrekoaren hizpidetik, lastimagarria dela esaldiaren amaierako posizio hori aditz -muturrean egonik ardatz eskax diren aditz- mekanikoak kokatzeko baino beste zerbait probetxagarriagotarako ez baliatzea, edonolako enfasien leku naturaletakoa baita, ... [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214]
argi utziz noláko interés handia dutén galdegai postverbalek afin eman edonolako enfasiak (bide batez, guztiz ondo esana), horrek-ikertzaile berberak (alegia, Juan Garzia-k) esaldi berean esatea, eta jarrai-jarraian, ze:
... nahiz guk galdegai-enfasia ezin dugun hor kokatu baieztapenezko esaldietan (ezezkoetan, bai; inperatiboek-eta, berriz, aditza aurrez emateko joera dute noski, baina agindua bera ohi da enfasi), idatzizko estandarrerako aukeratu dugun sisteman, inguruko antipodetatik antipodetan. [Juan Garzia, Joskera lantegi, 1997:214]
Guk, debeku horren aurrean, genioén:
Beraz, Juan Garziak diosku ze galdegai-enfasia ezin dugu hor kokatu (baieztapenezko esaldietan).eta baita galdetzen genuen (gorago):
Lastimagarria dela hori? Ez, lastimagarria da hori-eredua zeinek inposatú halako ezintasun nabarmenki pobretzaile hori, hala nola filosofia sintaktikoá nondik den elikatzen eredu sintaktiko kaltegarri hori, ...
... galdera da: zergátik erabili beharko genuke eredu sintaktiko bat zein dún anputatzen aukera aberasgarri eta potente hori (ezen ez gogaikarri)? Zergátik autolesionatu horrela? Zer dela-ta halako pobrezia sintaktiko-komunikatibo antzu bezain autoinposatua?Bai, hóri da galdera. [>>>]
Etiketak: galdegaia, Juan Garzia
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home