Bai, argiki, hori da norabidea
Jarraian doa Bittor Hidalgok atzo idatzitako komentarioa:
Hitzen ordena eta esaldien informazio egituraren gainean eztabaidatzen denean, 'beti' eztabaidatzen da / dugu esaldi solteen edo ia solteen inguruan, eta ez bakarrik euskararen inguruan, berdin ingelesez... Eta horrela alferrik da. Testu / Egoera jarrai batean, zeinahi ere delarik esaldi jakin bateko sintagmen arteko ordena 'BETI' egongo da garbi zein den esaldi horren egitura informatiboa, eta testuaren oro har, ala?
Beste gauza bat izango da zein testu (ahozko edo idatzizko) gertatzen zaigun atseginagoa, errazagoa dekodetzen edo zailagoa, komunikatiboagoa... Baina ez da inongo arazorik esaldien egitura komunikatiboa ulertzeko Kardaberazen, Lardizabalen edo gaur eguneko euskara estandarreko testuetan, oro har ezin aditz atzerazaleagoak, eta ezta ere J.A. Mogelen, J.B. Agirreren, Axularren, Leizarragaren edo gaurko eta betiko euskaldunon ahozko testuak, oro har guztiz aditz aurrerazaleak...
Hori bai, Kardaberazen, Lardizabalen edo gaur eguneko euskara estandarreko testu, oro har ezin aditz atzerazaleagoek, neke handia eragiten dute irakurtzeko (edo entzuteko) eta dekodetzeko.
Aldiz J.A. Mogelen, J.B. Agirreren, Axularren, Leizarragaren edo gaurko eta betiko euskaldunon ahozko testu, oro har guztiz aditz aurrerazaleak, askoz samurragoak dira irakurtzeko (edo entzuteko) eta dekodetzeko, ala?
Eta zerk eragiten du gaur eguneko euskara batuko testu estandarren gaiztasuna: 1. aditz atzeratzeak, 2. balizko galdegaiaren lege apokrifoak, honek esaldiko osagai luzeen aurreratzea dakarren neurrian (Altubek eta akolitoek argi proposatu eta praktikatu bezala), eta horrek berarekin dakarren aditz atzeratzea, esaldi amaierarako utziko ez bada ere., eta 3. euskararen tradiziozko aurre partikula koordinatzaile edo subordinatzaileen erabateko gaitzestea eta baztertzea (zeinismoa, zergatismoa eta beste, ala?
Irtenbidea, noski, 1. ahaztu balizko galdegaiaren lege apokrifoak esaldi hiperlaburren konparazio antiespainolista hutsetik sortuak, 2. ez atzeratu euskaraz aditzak modu artifialean, 3. errekuperatu eta biziagotu tradiziozko aurre partikula koordinatzaile eta subordinatzaile guztiak, zein ez diren gutxi, eta bai anatemizatuak gureak ez balira bezala, ala?
Bai, argiki hori da norabidea, norabide aberasgarria, norabide garatzailea. Eta norabide horretan berean sinpleki jarraitu beharko litzake:
4. Errekuperatu tradiziozko mekanismo eta bide sintaktiko sortzaile guztiak (zein ez baitira baizik betiko bide zahar-berriak) afinda jarraitu ematen aukera esanguratsuki potenteagoak, eta efektiboagoak ki euskararen erabiltzailea. Nola ez ba?Etiketak: Hidalgo
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home