ostirala, martxoa 25, 2022

... izugarri ahulagotuz bere expresibitatea, eta finean moldátuz tresna bat (euskara estandarra) guztiz zurrun eta desegokia azpi baldintza orokorrak (informazionalki eta expresiboki)

Honela jarraitzen zuen Bittor Hidalgo-k herenegun bere galdera (ikus ere gure atzoko erantzuna ki galdera horren hasiera)

Esan nahi luke horrek Leizarragarentzat-eta (eta euskararentzat eta euskaldunontzat) ez dagoela itxuraz 'galdegai legerik / ez leku finkorik', nolabait testuinguruak ematen duela beti aditzera esaldi baten informazio egitura zein den

Textuingurua oso da lagungarria ki ulertu esaldi baten informazio-egitura, oso-oso lagungarria, baina galderako "beti" hori akaso gehitxo dateke, batez ere kontuan hartuta nóndik gatozen, alegia: Juan Garzia-ren eredua.

Esan nahi baita ze Juan Garzia-ren eredua saiatu dá oso leku gutxi uzten ki kontextua, saiatu baita kodetzen (ia) den-dena bidéz hitz-ordena, hala intérpretaraziz (ia) den-dena aráuz hitz-ordena hori, eta eráginez desastre bat an euskara formala, izugarri ahulagotuz bere expresibitatea, eta finean moldátuz tresna bat guztiz zurrun eta desegokia azpi baldintza orokorrak (informazionalki eta expresiboki). Erabateko ezbidea

Horrela, gaur egun, aplíkatuz Garzia-ren eredu ubikuoa, gertazen da ze SVO ordena ikusita, interpretatu beharko genuké galdegai enfatikoa an sujetua, independenteki zéin den textuingurua. Jakina, hortik gatozelarik, duda sor litezke nóla interpretatu SVO konkretu bat, eta halako duda egon ahal denean, egokia dateke, eta beti ere optatiboki, duda hori argitzea bidéz azenturen bat, adibidez gain laguntzailea, sinpleki adiéraziz ze begiratu behar da aurrerantza, ez atzerantza (bide batez adiéraziz intonazio bat).

Etiketak: , , , , ,

1 Comments:

Blogger Bittor said...

Hitzen ordena eta esaldien informazio egituraren gainean eztabaidatzen denean, 'beti' eztabaidatzen da / dugu esaldi solteen edo ia solteen inguruan, eta ez bakarrik euskararen inguruan, berdin ingelesez... Eta horrela alferrik da. Testu / Egoera jarrai batean, zeinahi ere delarik esaldi jakin bateko sintagmen arteko ordena 'BETI' egongo da garbi zein den esaldi horren egitura informatiboa, eta testuaren oro har, ala?
Beste gauza bat izango da zein testu (ahozko edo idatzizko) gertatzen zaigun atseginagoa, errazagoa dekodetzen edo zailagoa, komunikatiboagoa... Baina ez da inongo arazorik esaldien egitura komunikatiboa ulertzeko Kardaberazen, Lardizabalen edo gaur eguneko euskara estandarreko testuetan, oro har ezin aditz atzerazaleagoak, eta ezta ere J.A. Mogelen, J.B. Agirreren, Axularren, Leizarragaren edo gaurko eta betiko euskaldunon ahozko testuak, oro har guztiz aditz aurrerazaleak...
Hori bai, Kardaberazen, Lardizabalen edo gaur eguneko euskara estandarreko testu, oro har ezin aditz atzerazaleagoek, neke handia eragiten dute irakurtzeko (edo entzuteko) eta dekodetzeko.
Aldiz J.A. Mogelen, J.B. Agirreren, Axularren, Leizarragaren edo gaurko eta betiko euskaldunon ahozko testu, oro har guztiz aditz aurrerazaleak, askoz samurragoak dira irakurtzeko (edo entzuteko) eta dekodetzeko, ala?
Eta zerk eragiten du gaur eguneko euskara batuko testu estandarren gaiztasuna: 1. aditz atzeratzeak, 2. balizko galdegaiaren lege apokrifoak, honek esaldiko osagai luzeen aurreratzea dakarren neurrian (Altubek eta akolitoek argi proposatu eta praktikatu bezala), eta horren berarekin dakarren aditz atzeratzea, esaldi amaierarako utziko ez bada ere., eta 3. euskararen tradiziozko aurre partikula koorodinatzaile edo subordinatzaileen erabateko gaitzestea eta baztertzea (zeinismoa, zergatismoa eta beste, ala?
Irtenbidea, noski, 1. ahaztu balizko galdegaiaren lege apokrifoak esaldi hiperlaburren konparazio antiespainolista hutsetik sortuak, 2.ez atzeratu euskaraz aditzak modu artifialean, 3 errekuperatu eta biziagotu tradiziozko aurre partikula koorodinatzaile etao subordinatzaile guztiak, zein ez diren gutxi, eta bai anatemizatuak gureak ez balira bezala, ala?

ostirala, martxoa 25, 2022 12:01:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home