asteartea, apirila 05, 2022

XVI. mendean (Leizarraga), SVO neutroa non informazio guztia dén berria

Atzo aipatzen genuen ondoko galdera-erantzuna te Leizarraga (ikus adibidez hemen):

[M] Hobequi adi ditecentzat, gaitecen bataz eta berceaz bereciqui mintça. Eta Lehenic, cer da Baptismoaren significationea?
[H] Baptismoak ditu bi parte. Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.

Gaur azpimarratu nahi genuke ze erantzun horretako bigarren atalean agertzen zaigu SVO neutro bat, non, gainera, informazio guztia dén berria, rhematikoa (eta informazio rhematikoena an objetua):

Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.

zehazki:

Iaincoac (S) representatzen draucu (V) gure bekatuén barkamendua (O).

SVO neutroa, foku zabala, kasu honetan esaldi osokoa. Eta bigarren partean berdin, nahiz orain sujetua eta aditza bihurtu dirén thematiko, halan-ze gelditu dira eliptiko:

... eta gero [Iaincoac (S) representatzen draucu (V)gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea (O).

XVI. mendean, SVO neutroa.

3 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Bicain!!!
Galdegaiaren contua burutic kendu beharra dago.

asteartea, apirila 05, 2022 10:05:00 AM  
Blogger Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, Josu, nic ere uste dut -eta batez ere dut sentitzen- ze conceptu hutsac te elementu inquiritua (edo galdegaiac) gaitu frenatzen expressionean. Ez dut ikusten -ezta ere sentitzen- horren mesederic edo avantailaric. Segui aitzina, Josu, zure lanean.

asteartea, apirila 05, 2022 1:14:00 PM  
Blogger Jesus Rubio said...

Anitz esker bioi!

asteazkena, apirila 06, 2022 8:22:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home