astelehena, apirila 04, 2022

Edonola ere, hainbat kasutan kontextuak argi uzten du zéin izanen den informazio rhematikoena: aditz ostekoa

Aurreko sarreretan aritu gara komentatzen nóla azentu nimiño bat izan ahal dén lagungarria ki erakutsi adibidez ze hasierako sujetu bat ez da enfatikoa (ez da foku markatua, kontrastiboa). Juan Garziak zioén (ikus hemen): 

... , kontu tekniko batera iritsita gaude: arazoa intonazio berezi hori markatu gabe geratzea bada, zergatik ez dugu seinale berezi batez markatzen, eta kito? [Juan Garzia, 2013]

Bai, hala da.

Edonola ere, esan behar da ze hainbat kasutan ez da existitzen batere anbiguetate pragmatikorik, zeren lehenengo momentutik kontextualki oso argi dago zéin den informazio berria: hain zuzen ere, aditz ostekoa (neutroa edo enfatikoa). Hala gertatzen zen adibidez an galdera-erantzun sorta ze aipatzen genion ki Leizarraga hemen:

[Ministrea] Orain, eçagutze horren sommarioa cein den, hireganic labursqui ençun nahi niquec.
[Haourra] Hura da Christino guciéc eguiten duten fedearen confessionean: cein communzqui ...
...
[M] Eta cer erran nahi da Iesus.
[H] Iesus erran nahi da hambat nola Saluatorea, ...
...
[M] Eta Sacrificadoregoa ceric da?
[H] Haur da Iaincoaren aitzinean presentatzeco officioa eta authoritatea, ...
...
[M] Gatocen orain hirurgarren partera.
[H[ Hura da Spiritu saindua baithan dugun sinhesteaz.
...
[M] Cer da Eliça catholicoa?
[H] Hura da, Iaincoac vicitze eternaleco ordenatu eta elegitu dituen fidelén compainiá.
...
[M] Cer da Penitentiá?
[H] Penitentiá da, gaizquiaz desplacer ukaitea eta unguiaren onhestea Iaincoaren berldurretic proceditzen dela ...
...
[M] Cer erran nahi da tentationea?
[H] Leku hunetan tentationea erran nahi da deabruaren finecia eta enganioa, ceinéz ...
...
[M] Cer da Sacramendua?
[H] Sacramendua da, Iaincoaren gureganaco amorioaren testificatione exteiorbat, ceinec ...
...
[M] Hobequi adi ditecentzat, gaitecen bataz eta berceaz bereciqui mintça. Eta Lehenic, cer da Baptismoaren significationea?
[H] Baptismoak ditu bi parte. Ecen hartan Iaincoac representatzen draucu gure bekatuén barkamendua, eta guero gure regenerationea, edo spirituzco arramberritzea.

Horietan guztietan, adibidez, aurreko galderak (kontextuak) argi uzten du zéin izanen den informazio rhematikoena: aditz ostekoa.