astelehena, uztaila 11, 2022

Banaketa geografiko aski kontrajarri horiek argiki aldezten dute ze "zakarren- zakarran" dirá aldaera fonetikoak ti "zekarren", eta ez derivatuak ti "zan-zen"

Zioen atzo Josu Lavin-ek:

Askok batua deitzen duten euskara akademikoan
dakar
dakarte
zekarren
eta
zekarten
adizkien bidez adierazten dena expresatzekotz Leiçarragak ondoko adizkiak erabiltzen ditu:
dakarque
dakarqueite
çakarquen
eta
çakarqueiten
Lau hauetan, nire ustez, KE partikulak ez die ezer berezirik aportatzen adizkiei.

Iraganaldiko adizkiek ZA- hasiera daukate oraingo ZE- delakoaren ordez.
Beraz, -E- hori ez da iraganaldiko marka.

ZEN adizkiaren sinonimoa ZAN da.
zen + kar = zekarren
=
zan + kar = zakarren
Egun komenigarriagoa da, arrazoi desberdinengatik, ZE- erabiltzea tipo honetako adizkiotan. [Josu Lavin]

Hortaz, Josu, ulertu behar dugu ze hántxe non existitzen zén "zan" aldaera, agertuko zén "zakarren":

zan + kar = zakarren

antzera nola agertuko zén "zekarren" nóntxe erabiltzen baitzen "zen" aldaera. Ildo horretatik, ikus daigun nóla banatzen diren "zan" eta "zen" aldaerak (eta euren antzekoak) arten hizkera ezberdinak (an Euskararen Herri Hizkeren Atlasa):


Argi dirudi ze "zan" aldaera ez da bereziki erabilia an ekialde osoa, halan-ze ez dirudi oso probablea ze Leizarragaren erabilera horiek etorriko ziren ti "zan" aldaera hori:

zan + kar = zakarren
Bestalde, nóla banatzen dira, gutxi gorabehera, "ekarren", "zekarren", zakarren" edota "zakarran"? Ikus daigun hau ere an Euskararen Herri Hizkeren Atlasa:

Eta gauza da ze banaketa hori litzake aski alderantzizkoa-ze goragoko banaketa arten "zan" eta "zen". Esan nahi baita ze hantxe non agertzen zaigún "zan-san", gehien bat agertuo zaigú "ekar-zekar", bitartean-ze hantxe non daukagun "zen-ze" gehien bat agertuko dá "zakarren-zakarran" (bádira bi aldeetan salbuespenak).

Esan nahi baita ze ez dirudi batere probablea ze:

zen + kar = zekarren
=
zan + kar = zakarren
Banaketa geografiko aski kontrajarri horiek argiki aldezten dute ze "zakarren- zakarran" dirá aldaera fonetikoak ti "zekarren", eta ez derivatuak ti "zan-zen".

3 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

Orotariko euskaran atzizki hauek sinonimo dira:

eN = aN = N

Beraz:

zen = zan
zuen = zuan = zun

Nire ustez ZAN zaharragoa da ZEN baino, DA-tik baitator.




astelehena, uztaila 11, 2022 9:56:00 AM  
Blogger Josu Lavin said...

ZEKARREN Nor-Nork. Oharra: Berez ez da nork-nor hirugarren personan. Zeren zekarten ere nor-nork baita.

Itzulpenak
Activoa:
: alguien traía algo
Pasivoa:
: algo era traído por alguien
edo: algo estaba siendo traído por alguien
ZEN = era, estaba
KAR = traído, siendo traído

astelehena, uztaila 11, 2022 12:13:00 PM  
Blogger Josu Lavin said...

nago, nator, nabil, nakar, narama, etc. NA-rekin hasten direla esateak baino, NA hori NAIZ adizkiaren forma laburra dela esateak askozaz ere abantaila didaktiko handiagoak dauzka.
Iraganaldian berdin:
nindagoen, nindatorren, nindabilen, nindakarren, nindaraman, etc. adizkietan NIN hori NINTZEN besterik ez da, zeina konbinatzen baita orainaldiko hirugarren personarekin (dago, dator, dabil, dakar, darama, etc). Bestalde, euskara akademikoaren formak: nengoen, nentorren, nenbilen, nindekarren, ninderaman, etc. aurrekoetatik datozela jakinarazi ikasleei. Eta lehenengo hirurak guztiz erabilgarri.

ninda = > nen
nindagoen = > nengoen
nindadin = > nendin
e.a.

Hauxe da nire sistema, zeinaren modukorik inork ez baitu aurkeztu orain arte.


astelehena, uztaila 11, 2022 5:16:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home