Progresio informatiboa an ordena guztiz neutroa: "...; aireak ematen diote hazkurri bat zeina gabe hil bailitazke." (Duvoisin, 1858)
Atzokoan genioén ze gaur ikusiko genuén adibideren bat, eta hor doá Alberdi-García-k emandako lehen adibide hori (ikus atzoko irudia), zeintan zuzentzen ditugún pare bat errata jarráiki Duvoisin-en originala ("Laborantzako liburua", 1858) eta zehazkiago bere 1892ko reinpresioa:
Landareek hostoetarik eta erroetarik edaten dute airearen gozoa; aireak ematen diote hazkurri bat zeina gabe hil bailitazke. [Duvoisin, 1858]
Hortxe ikusten dugú atzoko patroi nagusia;
...perpaus nagusiko aditza + osagai/osagarriak + zein + adizkia + gainerako osagaiaknon ez dagoen "gainerako osagairik", alegia:
... aireak + ematen diote + hazkurri bat + zeina gabe + hil bailitazke
Hor, "aireak" dá sujetu thematikoa (aipatu berri da) eta beste guztia dá predikatu rhematikoa ("ematen diote hazkurri bat zeina gabe hil bailitazke"). Zati rhematikoan, aditz nagusia ("ematen diote") litzaké zati gutxien rhematikoa, eta perpaus erlatiboa izanen litzaké rhematikoena. Argiki nabari dugú progresio informatiboa an ordena guztiz neutroa (SVO neutroa an perpaus nagusia). Bihar beste adibide bat. [2675] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home