Laka (2020-2021): "Haur hori dagoeneko hizkuntza ikasten ari da" (Bai, eta kanpotik datorkio)
Itziar Laka-k jarraitzen du ("Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza"):
Orain erakutsiko dizuet, gorputzarekin hasi naizenez, gure gorputzak sortu zirenean, nola gorputz horrekin sortzen den hizkuntza. Erakutsiko dizuedana da non eta ze seinalerekin hasten den ume bat hizkuntza ikasten. Entzun. [Itziar Laka, "Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza", 2020-2021]
Eta pantaila batean erakusten digú ume bat amaren sabelean, eta zér entzuten
duen: kanpoko berbetaren oihartzunak, likido amniotikoaren soinua,
bihotz-taupadak,...
Entzun duzuena, espero dut, bueno ikusi duzue hau dala ja bederatzi hilabete dituen jaiotzeko dagoen haurra. Haur hori dagoeneko hizkuntza ikasten ari da. Hori ez da hipotesi bat, gaur egun hori badakigu horrela dela, eta audioa ipini dizuet konturatu zaitezten zer zen gure buruak jaso zuen lehenengo seinalea hizkuntza martxan jartzeko, eta da pixka bat, piszina batean edo itsasoan, ur azpian igerian baldin bazabiz, entzuten duzuna, gutxi gorabehera. Frekuentzia guztiak ez dira entzuten, frekuentzia batzuk beste batzuk baino gehiago entzuten dira, baina badakigu, garai horretan, izan ere zortzigarren hilabetean hasten dira, hasten direla umeak hainbat gauza ikasten. [Itziar Laka, "Buruan daramazun ezkutuko hizkuntza", 2020-2021]
Bai, umeek bádute gaitasuna eta joera (nahi bada, sena) ki ikasi hizkuntza bat (edo gehiago). Hori da euren gaitasuna, euren gaitasun kognitiboa, euren gaitasun biologikoa, zein den berezkoa an umea, edo nolabait esanda, barrutik datorkio. Baina oso ondo ezberdindu behar da gaitasun kognitibo humano hori eta hizkuntza partikular bakoitza, zeren hizkuntza partikular bakoitza kanpotik jaso beharko du, edo bestela esanda, kanpotik etorriko zaio (eta denak ez dira izan behar berdin funtzionalak azpi baldintza komunikatibo orokorrak). [2732]


0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home