asteazkena, iraila 17, 2025

Behar dira erabili euskararen mekanismo guzti-guztiak baina bilatuz ahalik eta aukera estandar funtzionalenak, gaur egun inoiz baino gehiago

 Atzokoan Josu Lavin-ek zioén:

Euscal Hizcunçalariec (linguista nahiz philologo) azquen mendeetan milla eta millaca adizqui athera dituzte mahucatic, ez idazlec ez minçatzailec seculan erabili gabeac.

Benetaco philologo batençaco lana hau demonstratzea!!!

Dedicatu dirade adizquiac asmatzerat euscalqui guztietan.

Tristea, guero!
Printzipioz, ez dut uste inork ezer mahukatik atera duenik (kontrakoa erakutsi beharko litzake kin adibide zehatzak), baina gauzak ez dira errazak, eta konkretuki, ez da izaten bereziki erraza osátzea euskal aditz-paradigma bateratu eta funtzional bat, kontuan hartuz ze, hasteko eta behin, euskara, ikuspuntu batetik, ikusi ahal da nola balira gutxienez hiru hizkuntza diferente, nahiz deitu nahi diegun hizkerak edo dialektoak

Oinarrizko abiapuntu horretaz gain, bádira adizkiak zein jendeak ez dituen erabiltzen, nahizta teorian existitzen diren, eta kasu horietan, paradigmak osatzearren, derivatu (zein, gure ustez ez dén berdin nola asmatu) behar dira hutsuneko adizkiak, ahalik eta hobetoen erabiliz euskararen beraren materialak eta mekanismoak (zein dirén, ikusi dugunez, oso anitzak), eta gure ikuspegitik bederen, beti bilatuz sinplizitatea (izan behar dirá esangarriak, eta areago, osoki funtzionalak). Zeren, noizbait esan dugunez:

Gogora dezagun orain... 

... zér zioen Pello Salaburu-k noiz kritikatzen ari baitzén nire "Euskararen garabideak" an bere "Euskararen etxea" (2002:177):
Harritzekoa egin zait, bide batez esango dut, euskal aditzaren morfologia konplikatuaz hitz erdirik ez esatea, hori bai baita informazio alferra gehienetan, lekua hartu, mingaina trabatu, burmuina berotu eta komunikazio mailan deus ere gaineratzen ez duena, baina bakean utziko dut kontu hori. Badakizu, aitaren egin gabe eta arnasa sakoneraino hartu gabe esan ezin diren horietakoak, "bazeniezazkigukete", "geniezazkinakeen" edo "zentxezkidakete" bezalakoak, ...[Pello Salaburu, Euskararen etxea, 2002:177]
Eta justuki klase horretakoak dirá atzo aipatutako "dietzaizkidatzuten", "ditzaizkitzuguten", edo "dizkitzagutzuten" formak, zeini gehitu geneie (geinkie, geneieke), adibidez, beste hauek ere:

hola konfírmatuz paradigma horien irregularitate handia (kontuan har bedi ze Larramendi-k asko baloratzen zuén, eta goráipatzen, aditzaren regularitatea), apárte luzera eta konplexitate nabarmenak.

Josu Lavin-ek dio:
Uste dut Larramendic forma hauec mahucatic athera cituela, denac edo guehienac.

Nik uste ze halako forma luze eta, gainera, konplexuak ("dietzaizkidatzuten", "ditzaizkitzuguten", "dizkitzagutzuten") oso-oso gutxi erabiliko ziren kolokialki (idatziz ia batere ez), halan ze ulertzekoa da Larramendi-k izátea zenbait duda (edo anitz) noiz zeházten aditz-paradigma oso horiek.

Hortaz, ez litzake harritzekoa ze Larramendi-k, noiz edo noiz, nola edo hala, deduzitu zitzan zenbait adizki afinda beté osoki bere adizkitegiak (ordezta akaso utzí hutsuneak an formak zein, sinpleki, ez ziren erabiltzen). Larramendi-k erakutsi nahi zuén euskal aditzaren exzelentzia eta logika regularra (nahiz kasu honetan ez ziren hain regularrak), eta, garai hartan, halako forma luze eta konplexuak apika gerta zitezkén luzigarri.

Jakina, derivazioak ez dira berez gauza desegokia; kontua da ze deduzitzen jartzekotan, gaurko ikuspegitik behinik behin, onena litzake dedúzitzea forma labur eta sinpleak (ahal delarik), eta ez horregatik gutxio propioak. Esan nahi baita ze, batuari begira, egin beharko zen askoz ahalegin handiagoa afinda bilátu edota dedúzitu adizkiak zein (adibidez an subjuntiboa eta antzekoak) izan zitezen laburragoak eta sinpleagoak, ez izanik horregatik gutxio regularrak.

Zeren, zertáko nahi dugu adizki bat baldin ez bada funtzionala? 

Regulartasuna ez da ona baldin regulartasun hori ez bada funtzionala. Beste adibide erakusgarriren bat ematearren, gogora daigun ondoko adizkia, dudagabe derivatua, zein Josu Lavin-ek proposatzen zigún an bere "Naffar paradigmac" (klikatu gain irudiak ki ikusi hobeto):

Atzo Josu Lavin-ek oso amableki pasatu zizkigún "Naffar paradigmac", nondik, adibidez:

aterea ti:

Evidenteki, hortik ez goaz inora. Behar dira erabili euskararen mekanismo guzti-guztiak baina bilatuz ahalik eta aukera estandar funtzionalenak, gaur egun inoiz baino gehiago. [2849] [>>>]

1 Comments:

Anonymous Anonimoa said...

Reflexio interesantea nik dudana irakurri gustura.

asteazkena, iraila 17, 2025 12:35:00 PM  

Argitaratu iruzkina

<< Home