Hortaz, Irulegiko hizkuntzan ez litzake harritzekoa "ś"-k adieraztea soinu txistukari frikatiboak (demagun s, z, x), eta "s"-k soinu txistukari afrikatuak (demagun ts, tz, tx)
Atzo amaitzen genuén gure sarrera esánez hau:
Esan nahi baita ze ber zeinua zein zeltiberikoak erábili ki emán soinu frikatibo ozen bat ("z" moduko bat), berori erabiliko zen ki adierazi galoaen afrikatu gor tipikoa ("ts", ikus atzokoa). Eta Irulegiko eskuan ere, "ts" soinu hori existituz gero, berdin erabil zitekén.Bai, eta atzo aipatutako Paco Castillo-k honela amaitzen zuén bere pasartea:
Sea como fuere, desde un punto de vista tipológico lo más probable es que alguna de ellas [ari da burúz iberikoaren bi grafia txistukariak] representara una silbante apico-alveolar sorda y la otra o bien una sonora o una africada. [Castillo, 2009:56]
Hor Castillo ari da gain hizkuntza iberikoa, non bi grafia txistukariak (aipatuak nola "ś" eta "s") interpreta litezké jasoz oposizioá artén gortasuna eta ozentasuna (demagun s aúrka z), edo alternatiboki, jasoz oposizioa artén frikazioa eta afrikazioa (demagun s aúrka ts).
Kontuan hartuta, gainera, ze ipar-ekialdeko semisilabario iberikoan tipikoki ez zirela oposatzen herskari gorrak eta ozenak (p,t,k aúrka b,d,g), ez litzake batere harritzekoa ber egoera aurkitzea an Irulegiko txistukariak.
Bestalde, ez dakigu noláko nabarmena izanen zén afrikazioa an iberikoa, baina pensatzekoa da ze euskararen balizko ahaide batean afrikazioa izanen zén ezaugarri aski nabarmengarria, aski adieraztekoa, akaso gehiago zein ozentasuna bera (euskararen mendebaldean galdu da diferenziazioa artén s eta z modernoak, baina afrikazioa mantendu da).
Hortaz, Irulegiko hizkuntzan ez litzake harritzekoa "ś"-k adieraztea soinu txistukari frikatiboak (demagun s, z, x), eta "s"-k soinu txistukari afrikatuak (demagun ts, tz, tx). Beste konbinazio nahasiago batzuk ere badaude jakina, baina zatiketa hori litzaké teorikoki garbiena. [2903] [>>>]
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home